Azken hilabeteetan ULMA Agricolan Arin motako berotegien hainbat instalazio garatzen aritu dira, Karibe, Afrika eta Amerika ekuatorialeko zenbait eskualdetan. Egitura horri egitura tropikal ere esaten zaio, klima beroko eta hezetasun erlatibo handiko eskualde geografiko horietako beharrei erantzuteko diseinatuta dagoelako.
Eskaera handia lortzen ari dira, baita emaitza onak ere, modeloak eskaintzen dituen bolumen zabalei eta aireztapen bikainari esker, horien ondorioz tenperatura eta hezetasun handiek laborean eragiten dituzten ondorioak arindu egiten baitira, garapen ezin hobea lortzeko.
GP Gotiko Multikapera berotegiaren egituraren diseinuan oinarrituta, egitura honen bereizgarriak dira modulazioa 4 metrora egotea, aireztapen zenital finkoa izatea, berotegi barruko airea etengabe eta hobeto berritu ahal izateko, eta alboetan balkoiak edukitzea, “ertz efektua” minimizatzeko eta estruktura indartzeko; horrenbestez, egitura arin, indartsu eta fidagarria lortzen da.
Arin berotegiaren egitura labore karga duten proiektuetan zein halakorik ez dutenetan erabili daiteke. Labore kargarik gabeko berotegitzat hartzen dira estrukturaren aldetik euskarririk behar ez duten laboreetara zuzendutakoak (loreak, barazki hostodunak, baby leaf, etab.). Labore karga dakarren instalazio bat behar izanez gero (tomatea, piperra, pepinoa, etab.), laborea eskegitzeko arranparrila gehitzen da, eta aurrealdeak besoekin indartzen dira
Estalkirako, kasu hauetan ohikoena da sabairako plastikoa erabiltzea eta perimetroan sarea, laborea babestuta geratu dadin eta airea tasa altuekin berritu dadin. Zenbait kasutan, perimetroaren sarearen gainean plastiko bilgarria ere instalatu da.