ULMA Agricolan webgune berria estreinatu dute, oso bisuala, eleanitza eta gailu guztientzat optimizatua dena.Erabiltzaileen artean nabarmen hazi da interneten nabigatzeko gailu mugikorren erabilera, besteak beste, tabletena eta telefono adimendunena. Egoera berri honen aurrean eta webguneen gaur egungo diseinu eta garapen joerekin bat eginik, Responsive Design webgune bat sortu du ULMA Agricolak. Diseinu eta garapen filosofia horrekin, orrialdearen bistaratze ezin hobea eskaintzen du webgune berriak, nabigaziorako erabiltzen den gailu mugikorrera egokituz, erraza eta intuitiboa.
Webgunea oso grafikoa den lehen orrialdearekin aurkezten da eta bertatik, gehien kontsultatutako ataletarako sarbidea dago: egitura ezberdinak, aplikazio anitzak, klima kontrolatzeko ekipamenduen aukera zabala eta ULMA Agricolak eskaintzen dituen zerbitzuak.
ULMA Agricolak merkatuan duen esperientzia handia “proiektuak” izeneko atalean islaturik dago. Bertan, azken urteetan gauzatutako proiekturik garrantzitsuenen irudiak erakusten dira eta horretaz gain, proiektuan erabili den negutegiaren egituraren eta behar klimatikoei erantzuna emateko instalatutako ekipamenduen inguruko datu gehigarri batzuk ematen dira. Produktu edo zerbitzu bakoitzari buruzko informazio garrantzitsuena ezagutzeko, ULMA Agricolaren webgunetik nabigatu besterik ez dago.