Badakizu oso aktiboa den profil bat daukala ULMAk Twitterren? Gaur egun 1.700 jarraitzaile dauzka eta egunero argitaratzen du Taldeari eta Negozioei buruzko informazioa
Marka guztiek beren inguruan komunitate bat sortu nahian dabiltzan honetan, ULMA ezin zen atzean gelditu. Gaur gaurkoz, esan liteke Interneten ez bazaude, existitu ere ez zarela egiten; Twitterren ez bazaude, berriz, esan liteke inork ere ez zaituela ezagutzen.
Sare sozialak, eta Twitter batez ere, marka baten benetako erakusleiho bihurtu dira. Zure sektorean erreferente eta eragile izan nahi baduzu, Twitterren aktiboki parte hartzea must be bat da. Ez da hautu bat, erabaki estrategiko bat baizik.
2017. urteari begira, bultzatu egin gura da sare sozialetako komunikazioa, bereziki Twitterri dagokiona. Kanal horretan ezagutaraziko ditu ULMAk, hain zuzen ere, bere negozioekin, alor korporatiboarekin eta bizi garen lurraldeko eragileekin dituen harremanen inguruko albisteak.
Twitterreko profilean ikus ditzakezun edukiak askotarikoak dira: negozioen gaineko albisteak, negozioak joaten diren azoketako argazkiak eta parte hartzen duten proiektuak, ekitaldien nahiz proiektuekin lotutako bideoak, ULMAk inguruko eragile desberdinekin daukan harremana, etab.
Ez galdu denbora gehiago! Jakizu zein diren ULMAren azken berritasunak eta jarri zure aletxoa ULMA komunitateko kide izanda.