T-REX proiektua: Jardunaldiaren itxiera irailaren 15ean ULMAn

ULMA Orga Jasotzaileak, IK4-TEKNIKERekin lankidetzan, irailaren 15ean, Oñatiko zerbitzu zentraletako eraikinean, T-REX proiektu europarraren jardunaldi irekiera antolatu du.

Hitzordua bi lansaiotan banatuko da. Lehenengo saioan nabarmenduko da teknologiek eta enpresa-garapenak jokatzen duten papera ondorengo eremuetan; joera eta teknika berriek Industria 4.0 eremuan inplementatzea, informazioan oinarritutako mantentzea (CbM), zerbitzuaren berringeniaritza eta zerbitzu negozioen beste jarduera batzuk. Atseden eta erakustaldia egin ondoren, bigarren lansaioan, ETEetan metodologia hauetako batzuekin egindako inplementazio kasu errealak aurkeztuko dira.

Jarraian, hitzorduari buruzko informazioa zehatza:

Lekua: ULMA Taldea (Garagaltza Auzoa, 51, 20560 Oñati, Gipuzkoa)

Data: 2016ko irailak 15, osteguna

Ordua: 10:00-14:30

Izen-ematea DOAN

Hizkuntza: ingelesa