ULMAk eskabideak automatikoki gordetzeko eta prestatzeko sistema berritzaile bat garatu du Brandili ehungintza-enpresarako. Horri esker, erreferente argia bihurtu da konpainia, ehungintzaren arloan bere eraginkortasun logistikoarengatik.
ULMArekin garatutako proiektua erreferente aitzindaria bihurtu da ehungintza sektorean.
Eduardo Bertoldi de Salvo
ꓸ Brandiliko zuzendari nagusia
Beharra
Automatizazio-proiektua egin aurretik, Brandilik eskuzko logistika bat zuen: kutxak eskuz gordetzen ziren, eta eskabidek paperean inprimatutako zerrenden bidez prestatzen ziren. Azterketa zorrotza eginda, Brandilik ULMAren soluzio automatizatuan agertu zuen konfiantza, eta horri esker, azken belaunaldiko eta erabilera anitzeko sistema logistiko automatizatua du. Merkatuaren eskabide aldakorretara eta zerbitzu-politika nahiz produktu berrietara egokitzeko gai da.
Proposatutako soluzioa
Brandiliren sistema logistikoa bi FSS-z eta sailkapen-sistema batez osatuta dago. Sistema hori, bi erretiluetarako diseinatuta dago, eta soluzioaren neurrira egindako WMS batez kudeatzen da. Horrez gain, Pick to Light gailuek intuizioz gidatzen dute langilea eskabide anitzeko prestaketa-prozesuan.
Emaitza
Brandiliko Logistika arloaren arduradunak, Sigfrid Hornburg, hau adierazi du: “abantailarik esanguratsuenak eskabidek prestatzeko sistemen arintasunean, zehaztasunean eta kontrolean lortu dira”. Automatizazioaren aurretik, Brandilik 300 kutxa prestatzen zituen orduko, eta automatizazioaren ondoren 1.500 kutxa prestatzeko gai da orduko.
Hornburgek hauxe adierazi du ere bai: “abantaila nabariak ere badira langileen segurtasunean eta ergonomian, eta langileen lekualdaketen denborak murriztu dira”.