Banaketa-akordioa berritzea

Atseginez jakinarazten dugu ULMA Servicios de Manutención S.Coop-ek Mitsubishi Logisnext  Europe-rekin duen banaketa-akordioa berritu duela.

Horri esker, Mitsubishi Forklift Trucks marka Espainiako lurralde osoan banatzen jarraitu ahal izango dugu datozen bost urteetan; horrela, lankidetza-harreman sendoari eta denboran finkatutakoari jarraipena emango diogu, 1986. urtekoa baita, enpresa sortu eta bi urtera.

Mitsubishi Logisnext bezero lokal eta transglobalen beharretara egokitzen diren logistikako soluzioen eta materialen erabileraren munduko hornitzaile liderra da. MLEk azken belaunaldiko orga jasotzaileen, biltegiko ekipoen eta AGV soluzioen (ibilgailu gidatu automatizatuak) sorta zabala eskaintzen die logistikako eta materialen manipulazioko bezeroei, baita apalategiak, IoT sistemak (gauzen Internet) eta bezeroarengan zentratutako zerbitzuen pakete pertsonalizatuak ere. Mitsubishi Forklift Trucks, Cat ® Lift Trucks, UniCarriers, Rocla eta TCM markekin merkaturatzen dira.

Mitsubishi Forklift Trucks markak, guk ordezkatzen dugunak, ospe sendoa du merkatuan, eta, haren bidez, ekipo sorta zabala eskaintzen dugu, bezero gehienek materialak maneiatzeko dituzten beharrak asetzeko aukera izan dezaten.