Pribatutasun politika

Datuak babesteari buruzko informazioa

Datuen babesari buruzko Europako 2016/679 Erregelamendua eta datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko 3/2018 Legea betez, GRUPO ULMA, S. COOP.ek datuak babesteko gure politikaren berri ematen dizu.

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Sozietatearen izena: GRUPO ULMA, S. COOP. (aurrerantzean, “ULMA TALDEA”).
Sozietatearen helbidea: Garagaltza auzoa, 51. 22 posta kutxa, 20560 Oñati. Gipuzkoa. Espainia.
Identifikazio Fiskaleko Zenbakia: F20544326
Harremanetarako helbide elektronikoa: moc.a1719756702mlu@a1719756702mluop1719756702urg1719756702
Telefonoa: 943 25 03 00

Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

ULMA TALDEAren komunikazio kanal korporatiboen bidez jasotako kontsulta eta/edo eskaerak jasotzeko, kudeatzeko eta horiei erantzuteko.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Zure kontsultari erantzuteko emandako datuak ULMA TALDEAren interes legitimoaren arabera tratatuko dira, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.f) artikuluarekin bat etorriz.

Nori jakinarazten dizkiogu zure datu pertsonalak?

Datuak erakunde publiko edo pribatuei jakinarazi ahal izango zaizkie, legez ezarritako betebeharrak betetzeko beharrezkoa bada, eta, hala badagokio, gure enpresa taldeko beste enpresa batzuei ere bai, barneko administrazio xedeekin, gure taldearen interes legitimoaren arabera.

Datuen nazioarteko transferentziarik egiten da?

Ez da aurreikusten zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik egitea.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Kontsultei eta/edo eskaerei buruzko informazioa aldizka ezabatuko da, eta urtero berrikusi eta ezabatuko da.

Zer eskubide dituzu zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez?

Zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramateko, datuak mugatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, baita, hala dagokionean, zure datuen tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabakiak ez hartzeko eskubidea ere, moc.a1719756702mlu@a1719756702mluop1719756702urg1719756702 helbide elektronikoan eta posta helbide honetan: Garagaltza auzoa, 51. 22 posta kutxa, 20560 Oñati (Gipuzkoa). Zure NAren kopia aurkeztu beharko duzu, eta argi eta garbi adierazi zein eskubide erabili nahi duzun. Zure eskubideak bete ez direla uste baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu.