Ondarea

Ikus-entzunezko proiektu bat, non ULMAk indarrak batzeari, elkartasun kolektiboari eta konpromiso partekatuari esker aldaketetara egokitzeko, erronkak gainditzeko eta aurrera egiteko duen gaitasuna jasotzen dugun.

Erantzukizun Sozialaren eta Balio Kooperatiboen ondare bat hurrengo belaunaldientzat.

ONDAREA

Etorkizuna
eraikitzeko ondarea

ULMAren historia sei liburukitan

ULMAren historia aberatsa sei liburukitan ehundu dugu, bakoitzean berrikuntza, erronka eta garaipen hamarkada bat sinbolizatuta. Liburuki bakoitza gure ondarearen kapitulu bat da, eta honaino ekarri gaituen bidaia xehetasunez kontatzen du.

1961 / 1971

Baserritik industriara

1971 / 1981

Tailerretik fabrikara

1981 / 1991

Krisitik antolaketara

1991 / 2001

Oñatitik mundura

2001 / 2011

Berrikuntzatik enpresa sozialera

2011 / 2021

Teknologiatik etorkizunera

Horrela bizi dugu gure historia

Gure historiako hainbat garaitan bizi eta lan egin dutenen ahotsak. Haien kontakizunek, pasioz eta dedikazioz beteta daudenek, gure ondareari bizitza ematen dioten esperientzien tapiza ehuntzen dute.

1965ean munduko txapelketa egin zen Lasarten. ULMAk tribunak eta ibilbideko hesiak jartzeko konpromisoa hartu zuen.

VICENTE ELGUERO
7 zenbakiko bazkidea

ULMAn 22 urterekin sartu nintzen, ahizpa ezkondu egin zelako eta lanean jarraitzeko asmorik ez zuelako. Orduan, ezkontzen ziren emakumeek kooperatiba uzten zuten, eta dote bat ematen zitzaien.

MARIA DOLORES UNZURRUNZAGA
ULMA CONSTRUCTIONeko erretiratua

Espainiako merkatua merkatu globalaren %1 izango zen gehienez ere. Forja Negozio esportatzailea izan behar zen argi eta garbi, eta horretan pentsatu behar zen.

IÑIGO AGIRRE
ULMA Taldeko zuzendari nagusia (1986-1998)

90eko hamarkadan kanpora ateratzen hasi ginen, ez bakarrik Europara, baita AEBra ere, garatu genuen makinaren batekin, eta horrek bide eman zigun hango azoketara joateko eta guretzat pentsaezinak ziren lekuetako banatzaileekin harremanetan jartzeko.

INAXIO AGIRRE
ULMA PACKAGINGeko erretiratua

Ematen eta antolatzen genituen jarduera guztiak ikusita, onena Osasuna Sustatzeko proiektu batean biltzea izango zela pentsatu genuen; “IZAN OSASUNTSU” izan zen.

IÑAKI IGARZABAL
ULMAko mediku erretiratua

Karbono briden fabrikazioan munduko liderretako bat izaten hasi genuen 2010eko hamarkada.

MERITXELL SÁNCHEZ
ULMA FORGED SOLUTIONSeko gerentea