ULMA Fundazioa da ULMA Taldeak bere kide diren zortzi kooperatibek sortutako aberastasunaren zati bat gizarteari bueltatzeko asmoz hartu duen konpromisoa gauzatzeko tresna gisa bere baitan sortu duen irabazi asmorik gabeko erakundea, zeinak gizartea eraldatu eta gizarte eredu gizatiagoa eta iraunkorragoa lortzeko espiritu garbia duen.
1961ean ULMA jaio zenetik gizarte ekonomiako eredu bat dugu gizartea eraldatzeko bokazioan oinarrituta. Arrakasta ekonomikoa eta gizarte ongizatea batera doaz proiektu sozio-enpresarial handi honetan.
Jose Maria Arizmendiarrietak, euskal kooperatibagintzaren sustatzaileak, zioenez: “Kooperatiban garapen ekonomikoa ez da helburua guretzat, bitartekoa baizik. Mundua ez zaigu eman izan soilik hari begira egoteko, hura eraldatzeko baizik.” Eta hori da ULMA Fundazioaren funtsa eta espiritua.
Posta elektroniko honen bitartez jarri zaitezke gurekin harremanetan: ulmafundazioa@ulma.com
edo telefono honetara deituz: 943 25 03 00
edo gure instalazioetara etorriz
ULMA Fundazioa
Garagaltza auzoa, 51
20560 Oñati. Gipuzkoa. Espainia
Tel. : 00 34 943 25 03 00