ULMA Construction 2018-09-06

New Ross, munduko zubi estradosaturik luzeena

N25aren zati hau elementu estrategikoa izango da Irlandako errepide sarean eta Garraio Sare Transeuroparraren zati baean. Proiektuarekin errazago izango da irlaren ekialdera iristea, eta auto ilarak eta auto istripuak gutxituko ditu zonaldean.

Barrow ibaiaren gaineko zubia egitura estradosatua da, 887 metrokoa, eta kategoria horretako zubirik luzeena da munduan. Zubi tipologia honen ezaugarria da inklinazio txikiko tiranteak dauzkala eta, beraz, zubiaren pilonoak altuera txikiagokoak dira taularen baoen neurrien aldean.

ULMAk zerbitzu integrala eskaini du, eskaintzatik eta diseinutik materialen hornidurara eta proiektuaren itxierara arte. Proposatutako soluzio integrala eta teknikoa eta beharrezko material tonak hornitzeko gaitasun logistikoa izan dira hornitzaile gisa aukeratua izateko funtsezko alderdietako batzuk. Bezeroarekin koordinatuta egoteak eta obran etengabe presente egoteak ahalbidetu dute proiektuko edozein egoerari eraginkortasunez eta azkar erantzutea.

Proiektuak 12 eta 36 metro arteko altuera aldakorreko 8 pilare ditu. Geometriaren aldetik, 2×6 m-ko lauki zuzena da, eta alakak ditu izkinetan eta sekzioaren erdian. Sekzio laukizuzena eta zirkularra duten pilareak ENKOFORM V-100 sistemarekin egin dira, gora egiteko CR-250 kontsolen gainean bermatuta.

Zubiaren zatirik handiena zinbria portikodunarekin egin da, lurzoruaren konplexutasun geoteknikoagatik ezin baitzen beste sistema batzuk erabili zurkaizteko. Soluzioak zimenduetan aurreztea ekarri du.

MK Sistema hurbilpeneko baoetan erabili da, 35m, 45 m, 75m eta 945 m luze diren argiak gainditzeko. Zertxak, zinbria dorreak eta enkofratuetan ere aurreztu da, hainbat bider aplikatu direlako.Sistemaren malgutasunari obrako produktibitatea gehitu behar zaioMateriala berrerabiltzeak eta txandakatzeak eta aplikazioak desmuntatu eta muntatu behar ez izateak lan karga eta segurtasuneko betekizunak murriztea ekarri dute.

New Ross zubiaren eraikuntza proiektuaren inguruko bideoa

Uso de cookies

Este sitio utiliza cookies para facilitar y mejorar la navegación. Si continua navegando, significará que acepta su uso. Puede cambiar su configuración u obtener más información en nuestra política de cookies

Cookies erabilera

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen segitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena eman duzula joko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, irakurri cookie-ei buruzko politika.

Use of cookies

This website uses cookies to facilitate and improve browsing. If you continue browsing, we will take this to mean that you accept their use. You can change your configuration or get more information from our cookies policy.

Verwendung von Cookies

Diese Seite verwendet Cookies für ein einfacheres und besseres Surfen. Wenn Sie weiter surfen, akzeptieren sie damit deren Verwendung. Sie können die Konfigurierung verändern oder weitere Information über unsere Cookies-Politik erhalten

Uso de cookies

Este site usa cookies para facilitar e melhorar a navegação. Se continuar navegando, significa que aceita seu uso. Pode alterar a sua configuração ou obter mais informações sobre a nossa política de cookies

Utilisation de cookies

Ce site utilise des cookies qui facilitent et améliorent la navigation. Le fait de continuer sur ce site vaut acceptation de leur utilisation. Vous pouvez changer leur configuration ou en savoir plus sur notre politique de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies