Arazoak arazo, 2014. urteko ekitaldia pozgarria izan da ULMA Taldearentzat, salmenta bateratuak 666 milioi eurora iritsi baitira, horietatik %77 nazioarteko merkatuan duen partaidetzari esker. Azken urteetan salmenten jaitsierak eragindako ondorio negatiboa arindu ahal izan da, egindako ahalegin handiari eskeri, bai ULMA Taldearen nazioarteko posizionamenduari dagokionez, bai arriskuaren dibertsifikazioari dagokionez.
ULMA Taldeak 61 filial ditu munduan zehar banatuta eta bere salmentak dibertsifikatuta daude helmuga geografikoen arabera: %53 Europatik datoz, %19 Latinoamerikatik, %15 Ipar Amerikatik, eta gainerakoa, Afrikatik eta Ozeaniatik.
Ekitaldiaren amaieran 4.350 pertsona inguru ari zen ULMA Taldean lanean, horietatik %80 baino gehiago bazkideak, eta %49 inguru nazioarteko filialetan. Aurtengo urteari begira, ULMA Taldeko Negozioek beren garapen planak mantentzen dituzte, oinarritzat hartuta nazioarteko hedapena, berrikuntza eta jarduera berriak, urteko salmenta mailak handitzeko helburuarekin, 719 milioieurora iristeraino eta diru horretatik 565 milioi, hau da, guztirako salmenten %80 nazioarteko merkatuetatik etortzea espero da.