Mesoestetic-ek bere ekoizpen gaitasuna handitu du ULMAren termoformagailu berri bat eskuratuta

Estetika medikoaren eta dermatologiaren arloan liderra den Mesoestetic Pharma Group enpresari eskaera kopurua nabarmen handitu zaio eta ontziratze-prozesua optimizatzeko beharrari erantzuteko, ULMA Packaging-en ontziratzeko makina berri bat eskuratu du.

Larruazala zaintzeko irtenbide integralak eskaintzera bideratzen du bere jarduera Mesoestetic Pharma Groupek. Liderra globala da kalitate handiko produktuak eta tratamenduak garatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen estetika medikoan eta dermatologian. Enpresaren ezaugarri nagusiak dira ikuspegi zientifikoa, bikaintasunari eskainitako dedikazioa eta berrikuntzarekiko etengabeko konpromisoa.

Merkatuan filler produktuen eskaria gero eta handiagoa denez, Mesoestetic Pharma Groupek gainditu egin du produktu hori ontziratzeko eta hornitzeko duen gaitasuna. Behar horren aurrean eta bere produktuen kalitateari eusteko, enpresak ontziratze makina berri baten beharrean aurkitu zen. Ontziratze-produktibitatea handitzeaz gain, etorkizunean onartzeke egongo diren produktuetarako moldagarria izateko aukera emango duena. Horretarako, ULMAren ontziragailu berri bat erosi du, zehazki, TFS 500 termoformagailu bat, filler-ak ontziratzeko prozesua optimizatzeko helburuz.

Ekipo horren ezarpenari esker, produktibitatea nabarmen handitu da ( % 60), eskaera gero eta handiagoari eraginkortasunez erantzunez eta enpresa filler-sektorearen abangoardian mantenduz.

Adrián Torres Pérez, Medical Devices Arloko koordinatzailea

Produktibitatea hobetzeak, filler-en eskaera gero eta handiagoari aurre egiteko berehalako erronka konpontzeaz gain, etorkizunean produktuak merkaturatzeko ahalmena indartu du. ULMArekiko lankidetza ez da ekipoa entregatzera mugatu; diseinu-sailak modu aktiboan lan egin du diseinua hobetzeko eta produktuaren bertsio guztietarako bilgarriaren unitateko kostua murrizteko.

Instalatu eta martxan jarri ondoren, Mesoestetic-en mantenu-taldeak ULMAren prestakuntza jaso du, eta aukera eman die mantentze-lan prebentiboak eta formatu-aldaketak barrutik eta modu autonomoan egiteko.