Lehendakaria, Imanol Pradales, eta Industria sailburua, Mikel Jauregi, gaur goizean izan dira ULMA Taldean, gure egungo egoera eta etorkizuneko erronka nagusiak ezagutzeko. Topaketan, besteak beste, ziurgabetasun globala, geoestrategiaren eragina eta Europako berrindustralizazioak ekar ditzakeen aukerak landu dira.
Lehendakariak eta Jauregik ULMA Taldeko Zuzendaritza Kontseiluarekin egindako bileran gure proiektu sozio-enpresarialaren garapenaren giltzarriak ezagutu ahal izan dituzte. Topaketan zehar, ULMAren bilakaeraren errepasoa egin da, hazkunde-ziklo batek eta gaitasun berriak garatzeko egindako inbertsioek markatua, merkatuen beharrei erantzun berriak emateko helburuarekin.
Bilera aukera izan da egungo testuinguru globaleko erronka nagusiak lantzeko ere: egoera geopolitikoa, energiaren kostuak, hornidura-kateen kudeaketa, tentsio logistikoak eta talentua erakartzeko eta fidelizatzeko premia.
Bisitan, gainera, Lehendakariak eta sailburuak ULMA Medical Technologies eta ULMA Packaging negozioetako instalazioak ezagutu dituzte.
Ibilbidea amaitzean, Pradalesek ULMAren kooperatiba-ereduaren sendotasuna azpimarratu du eta Euskadi Europako berrindustralizazio-prozesuko eragile esanguratsuenetako bat gisa kokatu du, Clean Industrial Deal edo Industria Azeleratzeko Legea bezalako ekimenekin lerrokatuta.
Bisita mezu partekatu batekin amaitu zen: erakundeen eta enpresen arteko lankidetza indartzea, industria-sare lehiakorrago, iraunkorrago eta ingurunearekin konprometituago bat bultzatzeko.







