Lege Oharra

LEGE-OHARRA

ULMA TALDEAREN ATARIRA SARTZEKO ETA ERABILTZEKO BALDINTZAOROKORRAK

 

1.- SARRERA.

Dokumentu honetan ULMA TALDEA, KOOP. Elkarteak Interneten duen WEB gune hau Erabiltzeko Baldintza Orokorrak ezartzen dira. WEB honetara sartu ahal izateko, erabiltzaileek aurretik klausula multzo honetan agertzen diren baldintzak, ezaugarriak, jakinarazpenak, ohartarazpenak eta gainerako ohar legalak irakurri eta onartu beharko dute ezinbestez WEB honetara doan sar daiteke, eta ikusi ahal izateko ez da beharrezkoa aurretik inolako harpidetzarik edo erregistrorik egitea. Eskuragarri egon daitezkeen beste WEBGUNE batzuekin konexioak egitea eta erabiltzaileak horiek erabiltzeko modua erabilerako Baldintza Orokor hauen araberakoa izango da. Gauza bera gertatzen da web orri horiek eska ditzaketen baldintza espezifikoekin. Baimendutakoa ez den beste edozein erabilera debekatuta dago espresuki.

WEB GUNEAREN TITULARRAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK

Sozietatearen izena: ULMA TALDEA, KOOP.E.

Identifikazio Fiskaleko Zenbakia: F20544326

Merkataritza datuak: Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta, 433. Folioan, 2 zenbakiko idazpenean eta 95.0.080 inskripzio zenbakiarekin.

Sozietatearen Helbidea: Garagaltza auzoa, 51. 22 posta kutxa, 20560 Oñati. Gipuzkoa Espainia

Harremanak: Erabiltzaileek ULMA TALDEA, KOOP.E.rekin harremanetan jartzeko aukera edukiko dute. grupoulma@ulma.com posta helbidera idatziz edo ohiko postaren bidez baldintza orokor hauetan adierazitako helbidera idatzita. Aukera izango dute, halaber, 0034 943 25 03 00 telefono zenbakira deitzeko edo 0034 943 78 09 17 zenbakira fax bat bidaltzeko.

 

2.- ZERBITZUAK ESKAINTZEN DITUENAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

  • Zerbitzuaren hornitzaile gisa, ULMA TALDEA, KOOP. Elkarteak WEB orri honetan eskaintzen dituen zerbitzuak eman behar ditu, erabiltzailearekin gerta daitezkeen komunikazioen sekretua modu eragingarrian bermatu eta gerta daitezkeen erreklamazioie erantzuna eman. WEB orri honek ez ditu jasotzen eta gordetzen bisitarien datu pertsonalak, hark bere borondatez eskaintzen ez baditu behintzat.
  • ULMA TALDEA, KOOP. Elkarteak bere gain hartuko du edozein unetan eta aurretik jakinarazi beharrik gabe, WEB orrian agertzen den informazioan edo haren aurkezpenean edo konfigurazioan aldaketak eta eguneratzeak egiteko eskubidea. Horren aurkakoa izan gabe, aldaketa horiek erabiltzaileei jakinarazten saiatuko da, zirkunstantziek hori ahalbidetzen badute behintzat.
  • WEB orrirako sarbidea eta bertan agertzen den informazioa erabiltzeko modua hori egiten duenaren erantzukizun soila izango da. ULMA TALDEA, KOOP. Elkarteak ez du erantzukizunik izango informaziorako sarbide edo erabilera horretatik eratorritako edozein ondorioren, kalteren edo galeren gainean, bere eskuduntzak zehatz-mehatz erabiliz bete behar dituen xedapen legalak aplikatzetik eratorritako jarduera horietan izan ezik.

ULMA TALDEA, KOOP. Elkarteak ez du bermatzen eskainitako informazioa edo zerbitzuak modu zuzenean edo zeharkakoan, aplikagarriak diren legeen arabera, eman beharrekoak diren edo sozietatearen eta erabiltzailearen artean adostutako hitzarmenean esplizituki zehaztuta geratzen diren berme horiek izan ezik.

ULMA TALDEA, KOOP. Elkarteak ez du bermatzen beste batzuek emandako edukia, ez eta emandako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, aukera edo egokitasuna ere erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak horri ematen dioten helbururako.

 

3.- ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

  • Edozein unetan, erabiltzaileak WEB orri honetan agertzen diren zerbitzuak legezko moduan erabili beharko ditu indarrean dagoen legeriak xedatutakoa betez, ULMA TALDEA, KOOP. Elkartearen jabetza intelektualeko eskubideak errespetatuz.
  • Erabiltzaileak ez du ULMA TALDEA, KOOP. Elkarteak eskuragarri jartzen dizkion zerbitzuen bidez edukietan kalteak edo aldaketak eragin ditzakeen inolako ekintzarik egingo; horrez gain, ez du WEB orriaren zuzeneko funtzionamendua oztopatuko, ez du inolako arazo teknikorik sortuko, birus informatikoak izan ditzaketen elementuak ez ditu igorriko eta ez du WEB orri hau nolabait erabat edo partzialki kaltetuko, interferituko edo etengo; horrez gain, ez du beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoa interbenituko edo aldatuko.
  • Erabiltzaileak ez du web orri hau erabiliko saltzeko, publizitatea sartzeko edo bere burua edo hirugarrenak promozionatzeko, ULMA TALDEA, KOOP.E.ren baimenik eduki ezean.
  • Baliteke gure web orriko hainbat ataletan sartzeko eta haietaz baliatzeko erabiltzaileek erregistratu eta ULMAko erabiltzaile kontu bat sortu behar izatea. Horregatik, erabiltzaileari jakinarazten diogu bera dela bere erabiltzaile izenaren eta bere pasahitzaren erantzule bakarra. Pasahitzak pertsonalak eta besterenezinak dira, beraz, erabiltzaileak agintzen du kontua egoki eta erantzukizunez erabiliko duela. Kontua galdu edo ahaztuz gero edo lapurtu edo aldatu badizute, eskatzen dizugu gurekin harremanetan jartzeko ahalik eta lasterren, egin beharreko gestioak egiteko.

Erabiltzaileak bere gain hartuko ditu erabilera baldintza hauek gaizki erabiltzeagatik edo ez betetzeagatik sortu daitezkeen gastuak edo kalteak.

 

4.- WEB ORRIAREN ETA HAREN ZERBITZUEN FUNTZIONAMENDUAGATIK BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNAK BAZTERTZEA.

  • ULMA TALDEA, KOOP. Elkarteak ez du bermatzen WEB orri honen eta hark eskaintzen dituen zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena. Horrela, WEB orriaren eta haren zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasun edo jarraipen gabeziagatik erator daitezkeen edozein motatako kalte eta galerengatik edozein erantzukizun mota baztertzen da.
    Edonola ere, ULMA TALDEA, KOOP. Elkarteak ahaleginik handienak egingo ditu WEB orri hau etengabe eskuragarri izan ahal izateko.
  • ULMA TALDEA, KOOP. Elkarteak erabiltzaileentzat eskuragarri jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasuna mantentzeko sistemak; horiek beste batzuei datuetarako sarbidea eragozten die. (ULMA TALDEA, KOOP. Elkartaren pribatutasun politika) .ULMA TALDEA, KOOP. Elkarteak erabiltzaileak emandako datu pertsonalen konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna eta segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun teknikoko eta antolaketa mailako neurri guztiak ezarri ditu.
    Horren inguruan, aipatutako sozietatea ezagutza hori gertatuz gero sor daitezkeen kalte eta galerengatik edozein erantzukizunetik salbuetsita geratuko da.
  • ULMA TALDEA, KOOP. Elkarteak arlo horretako segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak ezarri dituen arren, ez du WEB orri honen edukietan birusik edo erabiltzailearen sistema informatikoan edo haren sistema informatikoan gordeta dauden dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan (softwarean eta hardwarean) aldaketak eragin ditzakeen elementurik ez dagoenik kontrolatzen edo bermatzen.
    ULMA TALDEA, KOOP. Elkarteak ez du bere gain hartuko edukietan egon daitezkeen birusek sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarretan sortutako aldaketek eragindako edozein motatako kalte eta galerengatik inolako erantzukizunik.
  • ULMA TALDEA, KOOP. Elkarteak ez du bermatzen WEB orrira edo haren edukira sartzerakoan errorerik ez egotea; hori dela eta, erabiltzaileak ULMA TALDEA, KOOP. ELK. libratu egingo du bertan nabigatzerakoan webguneak sor diezaiokeen edozein itxaropen faltsurekin, erabilerarekin edo fidagarritasunarekin lotura duen edozein erantzukizunetik.

 

5.- JABETZA INTELEKTUALA.

WEB orri honen eta bertan agertzen diren elementu ugarien gaineko jabetza intelektualeko eskubideak ULMA TALDEA, KOOP. Elkartearen jabetzakoak dira, edukiak hornitzeko dagokion kontratua izenpetu duten enpresa horien kasuan izan ezik. Eskubide horiek jabetza intelektualeko eta industrialeko nazio baitako eta nazioarteko arauek babesten dituzte. Edukiak errepoduzitzeko, banatzeko, jendeari jakinarazteko eta aldatzeko eskubideak esandako konpainiak baino ezin izango ditu baliatu.

WEB honen diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, en zeinu bereizgarriak edo logoak, frameak, bannerrak, softwarea eta bere kodeak, iturria eta objektua, etab. ULMA TALDEA, KOOP. Elkartearen titularitatepekoak dira; beraz, ULMA TALDEA, KOOP. ELK. da horiek guztiak ustiatzeko eskubidea legez duen bakarra.

WEB orri honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu aurretik aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, ez eta lortutako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu ere.

Erabiltzaileak erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako edukiak ikustea eta kargatzea soilik izango du baimenduta. Gainera, hori ezingo die beste batzuei edo erakundeei hedatu.

Erabat debekatuta dago erabiltzaileak WEB orri hau nolabait aldatzea eta bertako edukietan inolako eraginik izatea (esteka edo linketan eta antzekoetan, esate baterako).

ULMA TALDEA, KOOP. Elkarteak zaindu egingo du WEB honetako edukiak pornografiko, xenofobo, baztertzaile, arrazista eta difamatzaileak izan ez daitezen eta biolentzia bultzatu ez dezaten. Era berean, erabiltzaileentzat kaltegarria izan daitekeen edozein gorabehera eragozten saiatuko da.

 

6.- ESTEKAK EDO LOTURAK.

Ezin izango da beste edozein WEBGUNEtatik atariarekin inolako loturarik ezarri ULMA TALDEA, KOOP. Elkarteak aurretik eta idatziz baimenik ematen ez badu.

WEB orri honek ULMA TALDEA, KOOP. Elkarteak kudeatzen ez dituen beste atari edo WEB orri batzuetarako edukiak edo estekak balitu, sozietate honek atari edo WEB orri horien gainean inolako kontrolik ez duela jakinarazten du; horrez gain, ez da bertako edukien erantzulea izango. WEB orri honek izan ditzakeen estekak informazioko erreferentzia gisa soilik eskainiko dira; hori dela eta, ez da bertatik eskainitako edukien, jabeen, zerbitzuen edo produktuen gaineko inolako baloraziorik egingo.

Edonola ere, ULMA TALDEA, KOOP. Elkarteak ez du bere gain hartuko hirugarren horiek eskainitako zerbitzuei dagokien edozein erreklamazio edo eskaera.

 

7.- APLIKAGARRIA DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA.

Erabilerarako eta nabigaziorako Baldintza Orokor hauek eta erabiltzailearen eta ULMA TALDEA, KOOP. Elkartearen artean egon daitekeen beste edozein harreman Espainiako legeen menpe egongo dira.

Baldintza Orokor hauetako edukiarekin eta existentziarekin, edo erabiltzailearen eta ULMA TALDEA, KOOP. Elkartearen arteko harremanekin lotuta sor daitekeen edozein auzitarako, bi aldeak Bergarako (Gipuzkoa) Auzitegien eta Epaitegien jurisdikzioaren eta eskuduntzaren menpe egongo dira, dagokien beste edozein eskumen espresuki baztertuz.

 

PRIBATUTASUN POLITIKA

 

1. ARDURADUNA

ULMA TALDEA, KOOP.E. da –IFK: F20544326; helbidea: Garagaltza auzoa, 51. Posta kutxa.22. 20560 Oñati. Gipuzkoa. Espainia.– web gune honen bitartez biltzen diren datu pertsonalen arduraduna.

Erabiltzaileak datuen tratamenduaren arduradunarekin harremanetan jar daitezke grupoulma@ulma.com posta helbidera idatziz edo ohiko postaren bidez baldintza orokor hauetan adierazitako helbidera idatzita. Aukera izango dute, halaber, 0034 943 25 03 00 telefono zenbakira deitzeko edo 0034 943 78 09 17 zenbakira fax bat bidaltzeko. Gure enpresa taldeari buruz gehiago jakiteko, bisita gure “Somos ULMA” web atala.
2. HELBURUA

ULMA TALDEA, KOOP.E.n, erabiltzaileek gure web orriaren bitartez ematen dizkiguten datuak erabiltzaileek beraiek bidaltzen dizkigten eskaerei erantzuteko erabiltzen ditugu, eta bereziki:

  • Web orrian datorren posta elektroniko bidez “CONTACTO” atalera datu pertsonalak bidaltzen dizkigutenean, datu pertsonal horien helburua da erabiltzaileek bide horretatik egiten dizkiguten eskaerei erantzutea. Kasu horretan, eskaerari erantzuteko nahiko denboran gordeko dira; datuak ez dira inolako fitxategitan edo base datutan gordeko, eta soilik egindako eskariari edo azaldutako iradokizunari egoki erantzuteko erabiliko da. Erabiltzaileari jakinarazten diogu ez dagoela behartuta bere datu pertsonalak posta elektroniko bidez ematera, baina jakinarazten diogu, halaber, datuak eman ezean ezin izango ditugu bere eskaerak edo iradokizunak kudeatu, ez egoki erantzun ere.
  • Nahi duen edonor “CREA TU CUENTA” atalaren bitartez ULMAko erabiltzaile gisa erregistratzen denean, bere datu pertsonalak eman beharko ditu erabiltzaile kontu bat sortzeko, kontu horretatik ULMA TALDEA, KOOP.E.rekin dituen harremanak zuzenean kudeatu ahal ditzan. Kasu horretan, erabiltzaileak berak bere profilaren baja eman arte gordeko dira datuak edo edozein arrazoirengatik, irregulartasunagatik edo hemen jasotako obligazioak ez betetzeagatik ULMA TALDEA, KOOP.E.k erabiltzailearen kontua indargabetu edo kontuaren baja eman arte. Erabiltzaileari jakinarazten diogu erabiltzailearen kontu bat sortzeko beharrezkoa dela izartxo gorri b atez markatutako eremuak betetzea, derrigor betetzeko datuak baitira, eta datu horiek eman ezean ezingo dela kontua erregistratu.
  • “TRABAJA CON NOSOTROS” atalaren bitartez, erabiltzaileek bere Curriculuma edo beste datu akademiko interesgarri batzuk utzi ditzakete. ULMA TALDEA, KOOP.E.k datu horiek biltzen ditu ikusteko ea hautagaiaaren profila bat datorren eskainitako lanpostuaren betekizunekin. Kasu horretan, erabiltzaileek emandako datuak hautaketa prozesua indarrean dagoen bitartean gordeko dira, bai eta beste bi urte gehiagotan ere, etorkizunean langileen artean postu hutsak egon daitezke eta. Jakinarazten dugu erabiltzaileek ez dutela obligaziorik bere datu pertsonalak emateko, baina eman ezean ezin izango ditugu lanposturako eskaintzen duten hautagaitza baloratu.

 

3. LEGITIMAZIOA
Datu pertsonalen tratamendurako, GRUPO ULMA, KOOP.E.k erabiltzaileen beraien baimenean oinarritzen da legez. Baimen hori web orriko formularioen bitartez ematen dute erabiltzaileek, eta baimen horrekin onartu egiten dute guk beren datuak tratazea eta guk daukagun pribatutasun politika.

 

4. HARTZAILEA

ULMA TALDEA, KOOP.E.k erabiltzaileek emandako datu pertsonalak gure enpresa taldeko beste enpresei emango dizkie, barruko helburu administratiboetrako, tartean direla bezeroen edo enplegatuen datuen pertsonalen tratamendua. Datuen tratamenduaz arduratzen direnekin ere partekatuko dira datuak, ULMA TALDEA, KOOP.E.k haiekin kontratuak izenpetuta baititu datuen tratamendurako. Beraz, enkarguaren kontratua gauzatzea izango da tratamenduari legezkotasuna emango diona.

 

5. INTERESDUNEN ESKUBIDEAK

Hona hemen zure datu pertsonalen titularra zaren heinean dituzun eskubideen gaineko informazioa:

  • Zure datu personalen tratamendurako baimena balilogabetzeko eskubidea.
  • Zuri buruzko datu pertsonaletara sartzeko eskaera egiteko eskubidea.
  • Datuak zuzentzeko edo kentzeko eskaera egiteko eskubidea.
  • Zure datuen tratamendua mugatzeko eskubidea, bai eta tratamenduaren aurka egoteko ere, datuen babesari buruzko legeriak aurreikusten dituen kasuetan.
  • Zure datuak beste toki batera eramateo eskubidea.
  • Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea, zure eskubideak urratu direla ikusten badituzu. Esteka honetan aurkitu dezakezu horren gaineko informazioa:https://sedeagpd.gob.es/sede-electronica-web/vistas/formSpam/spamDenuncia.jsf;jsessionid=7637191596ACD0806E20F96023B08F1C .

Eskubide horiek guztiak eraginkortasunez erabili ahal izateko, grupoulma@ulma.com posta helbidera idatzi dezakezu, mezuari NANren kopia bat atxikita erabiltzailea identifikatu ahal izateko eta argi adierazita zer eskubide erabili nahi duzun. Ohiko postaren bidez ere jarri zaitezke harremanetan gurekin, helbide honetara idatzita: Garagaltza auzoa, 51. Posta kutxa: 22. 20560 Oñati. Gipuzkoa. Espainia. Kasu honetan ere idatziarekin batera NANaren kopia bat bidali beharko duzu eta argi adierazi zer eskubide erabili nahi duzun.

 

6. ADINGABEAK
Adingabeek (18 urte baino gutxiagokoak) ezingo dira erregistratu, beraz, adingabea baldin bazara, ez eman inolako datu pertsonalik edo identifikazio daturik. Hori horrela, gure web gunean erregistratzeen den edozein erabiltzailek adierazi eta ziurtatu egiten du gutxienez 18 urte dituela. ULMA TALDEA, KOOP.E.k ez du erantzungo sartzeko baldintza hori hautsi eta gure web gunean sartzen diren adingabeengatik.

 

DATUAK BABESTEKO POLITIKA

ULMA Taldea da gune honetan jasotzen den informazioaren jabe bakarra. Erabiltzaileek bidatzen diguten informazioa beren zereginak betetzeko datu horiek erabili behar dituzten langileek soilik eskuragarri dituzte.

 

HARREMANETARAKO

Datuak jasotzean ematen den informaziorako eskubidea arautzen duen Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluak dioenari jarraiki, honako hau jakinarazten da: “Harremanetarako” atalaren bidez posta elektronikoz bidaltzen diren datu pertsonalak Fitxategi edo Datu-Base batean erregistratuko dira eta egindako galderari edota iradokizunari erantzuteko soilik erabiliko dira.

 

COOKIEN POLITIKA

ZER DA COOKIE BAT?

Webgune jakin batzuetara sartzean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da. Cookie-en bidez, erabiltzaile baten edo bere ekipoaren nabigatze-ohiturei buruzko informazioa bil eta berreskura dezake webguneak. Cookie-ak duen informazioaren eta ekipoak erabiltzen duen informazio-motaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko ere erabil daitezke.

Webgunaren kalitatea eta segurtasuna hobetzeko ere balio dute. Iraungitze-epe jakin bat izan ohi dute, adibidez, saio-amaiera edo egun jakin bat, eta hortik aurrera operatibo izateari uzten diote.

ULMA TALDEA, KOOP. ELKARTEAREN WEBGUNEAN COOKIE-AK ZERTARAKO ERABILTZEN DIREN

Webguneko nabigazioa errazteko, segurtasun-arrazoiengatik eta erabiltzaileentzako zerbitzuak eraginkorragoak eta pertsonalizatuagoak izan daitezen erabiltzen ditu ULMA TALDEA, KOOP. ELKARTEAK cookie-ak. Ez du biltzen zure izen-deiturei eta konektatzen zaren posta-helbideari buruzko daturik. ULMA TALDEA, KOOP. ELKARTEAK datu hauekin erlazionatutako informazioa biltzen du: bisitatutako orri-kopurua, hizkuntza, gure albisteak zer sare sozialetan argitaratzen diren, zure IP helbideari esleitutako hiria, erabiltzaile berrien kopurua, bisiten maiztasuna eta errepikatze-tasa, bisiten iraunaldia, nabigatzailea, eta bisita egin den operadorea edo terminal-mota.

Gure webguneak hobetzeko, behar berriak detektatzeko eta egin beharreko hobekuntzak ebaluatzeko erabiltzen dugu informazio hori; azken batean, gure webgunea bisitatzen duten erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko, adibidez, webgunea nabigatzaile eta terminal erabilienetara egokitzeko.

 

ULMA TALDEA, KOOP. ELKARTEAK ERABILTZEN DITUEN COOKIE-MOTAK

ULMA TALDEA, KOOP. ELKARTEAren webgunean, cookie-mota hauek erabiltzen dira:

  1. Saioko cookie-ak: aldi baterako cookie-ak dira. Ez dira gordetzen erabiltzailearen gailuan; desagertu egiten dira saioa bukatu eta gero. Cookie-mota honen bidez
  2. Cookie iraunkorrak: erabiltzailearen gailuan gordetzen diren cookie-ak dira. Cookie-mota honen bidez, nabigazio-informazioa berreskura daiteke hurrengo bisitan. Iraungitze-epe jakin bat izan ohi dute, saio-bukaera baino luzeagoa. Aukera ematen digute, adibidez, zure hobespenak (esaterako, herrialdea eta hizkuntza) kontuan hartuta zure bisitak pertsonalizatzeko.

Zehatz-mehatz, beheko taulan adierazita dago ULMA TALDEA, KOOP. ELKARTEAK k zer saioko cookie eta cookie iraunkor baliatzen dituen eta zer helburutarako.

 

ULMA TALDEA, KOOP. ELKARTEAren cookie-ak

Zenbait cookie ezinbestekoak dira, besteak beste, hauek: behar bezala nabigatzeko cookie-ak, erabiltzailea webgunera sartzen denean zer hobespen dituen jakiteko cookie-ak, eta lehen zatiko cookie analitikoak, jarduerari buruzko datu estatistikoak biltzen dituztenak.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen cookieak, hala nola identifikaziorako erabilitakoak, edo kanpoko eduki osagarriengatikoak, hala nola Googlen bilatzailea.

  • PHPSESSID: Cookie hau PHPk emandako saio identifikatzaile bat da, eta erabiltzaile saioak bereizteko erabiltzen da. Iraupena: Saioa.
  •  _ga: Google Analytics-ek erabilitako cookieak, eta sarreren kontrol estatiskoetarako dira. Iraupena: 2 urte
  •  _icl_current_language: ULMAren web orritik nabigatzean erabiltzen duzun hizkuntza gordetzen du cookie honek. Iraupena: 15 egun
  • Cdp-cookies-plugin-wp: Cookien politikaren onarpena gordetzen du cookie honek. Iraupena: Urte 1

ULMA TALDEA, KOOP. ELKARTEAK bitarteko baten zerbitzuak erabiltzen ditu, baita cookie-teknologia ere, bisitarien analitikak egiteko. Webgune honetan, http://www.google.com/intl/es/analytics informazio zehatzagoa duzu, ULMA TALDEA, KOOP. ELKARTEAK, bere webguneari buruzko informazioa biltzeko eta erabiltzeko, bitartekoaren zerbitzuak baliatzen dituen moduari buruz.

 

COOKIE-AK BLOKEATZEA EDO EZABATZEA

Zure ordenagailuan instalatutako cookie-ak baimentzeko, ezagutzeko, blokeatzeko eta ezabatzeko, ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukeren konfigurazioa balia dezakezu.

Zein nabigatzaile erabiltzen duzun, beheko web-orrietara sar zaitezke, horiek nola egin jakiteko.

Gogoan izan zure nabigatzailea cookie guztiak edo ULMA TALDEA, KOOP. ELKARTEAren webguneko cookie-ak espresuki baztertzeko konfiguratzen baduzu, webgunean barrena nabigatu ahal izango duzula, baina ezin izango duzula webgunearen funtzionalitate batzuez baliatu, zehatz-mehatz, saioko cookie-tan adierazitako funtzionalitateez, beharrezkoa baitute cookie jakin batzuk instalatuta izatea.

Nolanahi ere, erabiltzaileak noiznahi ezaba ditzake bere gailuan instalatuta dituen ULMA TALDEA, KOOP. ELKARTEAren cookie-ak, nabigatzailearen laguntza-atalean azaldutakoa eginez.

BAIMENA

ULMA TALDEA, KOOP. ELKARTEAren webgunean nabigatuz gero, baimena ematen duzu gorago azaldutako cookie-ak erabiltzeko, cookie-ei buruzko politika-dokumentu honetan jasota dauden baldintzetan eta epean.

Guri buruzko informazio gehiago nahi baduzu, irakurri lege-oharra edo bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: grupoulma@ulma.com

Uso de cookies

Este sitio utiliza cookies para facilitar y mejorar la navegación. Si continua navegando, significará que acepta su uso. Puede cambiar su configuración u obtener más información en nuestra política de cookies

Cookies erabilera

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen segitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena eman duzula joko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, irakurri cookie-ei buruzko politika.

Use of cookies

This website uses cookies to facilitate and improve browsing. If you continue browsing, we will take this to mean that you accept their use. You can change your configuration or get more information from our cookies policy.

Verwendung von Cookies

Diese Seite verwendet Cookies für ein einfacheres und besseres Surfen. Wenn Sie weiter surfen, akzeptieren sie damit deren Verwendung. Sie können die Konfigurierung verändern oder weitere Information über unsere Cookies-Politik erhalten

Uso de cookies

Este site usa cookies para facilitar e melhorar a navegação. Se continuar navegando, significa que aceita seu uso. Pode alterar a sua configuração ou obter mais informações sobre a nossa política de cookies

Utilisation de cookies

Ce site utilise des cookies qui facilitent et améliorent la navigation. Le fait de continuer sur ce site vaut acceptation de leur utilisation. Vous pouvez changer leur configuration ou en savoir plus sur notre politique de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies