KOMPAQDRAIN ® ULMA drainatze kanalak Frantzian, Rhône-Alpeak eskualdean instalatu dira, GIFI biltegiaren zamalenen gunean.
KOMPAQDRAIN ® ULMA drainatze kanalak dekorazio eta altzari espezialista den GIFI biltegiaren parkinean eta zamalanetako kaian instalatu dira, Neuville-sur-Saône herrian, Auvernia-Rhône-Alpeak eskualdean.
GIFI biltegiaren obra Colas Taldearen AXIMA Villefranche-sur-Saône enpresak garatu du, zeinak gure produktuak ezagutzen zituen bere obra askotan ULMA hormigoi polimerozko kanalak instalatu baititu. Oraingoan KOMPAQDRAIN ® KVF200.10R kanal trinko berriak aukeratu dituzte, euren proiekturako ULMAko departamentu teknikoaren aholkularitza eta egindako kalkulu hidraulikoa jarraituz. Kanal autogarbigarria eta Izozte/desizozte zikloekiko erresistentea edukitzea abaintaila garrantzitsuak dira sektorearentzat.
KOMPAQDRAIN® sistemaren abantailak
Ezagutu itzazu KOMPAQDRAIN® kanalaren abantailak, hemen klikatuz.
TRINKOA: Kanalak eta saretak pieza bakarra osatzen dute, zurruntasun handiagoa bermatuz. Ezin hobea da segurtasun handiena eskatzen duten guneetarako.
IRAUNKORRA ETA ERRESISTENTEA: Hormigoi polimeroan egina dago, korrosio-kontrako materiala, iraupen eta erresistentzia handikoa. Egokia da karga mota orotarako.
AUTOGARBIGARRIA: V sekziodun diseinu abangoardistari esker hondakinak pilatzea saihesten du, autogarbiketa efektu eraginkorra ziurtatuz.
INSTALAZIO AZKARRA: Bere izaera trinkoak instalazioa errazten eta arintzen du, berekin dakartzan kostuak eta bere mantentze lanak nabarmen gutxituz.
Hiria: Neuville sur Saône
Herrialdea: Francia
Erabilitako produktuak: KOMPAQDRAIN ® KVF200.10R kanal trinkoa