Konpromiso
Soziala

Gure ingurune naturalaren garapen ekonomiko eta sozialean laguntzen dugu, gero eta askeagoa, solidarioagoa eta iraunkorragoa den gizarte batekin lankidetzan aritzeko. Ingurumena hobetzea eta errespetatzea gure konpromisoaren zutabe bat da.

GAUR EGUN, GURE NEGOZIOETAN COMPLIANCE SISTEMA EZARTZEN ARI GARA

Compliance

Araudia betetzea

ULMA Taldearen Compliance Sistema jarduketa esparru bat da, eta ULMAko pertsonen portaera profesionala, etikoa eta arduratsua sustatzea du helburu, bai barne mailan, bai hirugarrenen aurrean, oro har. Gaur egun, ULMA Taldea Compliance sistema hori bere negozioetan ezartzen ari da.

ULMA Taldeari dagokionez, bada Compliance Officer bat, Compliance Sistema kudeatzeaz, gainbegiratzeaz eta betetzeaz arduratzen dena.

Kanal etikoa

Kanal etikoa ULMAko pertsona guztien eskura dagoen komunikazio bide bat da, ULMAko pertsonek Compliance Sistemaren arauak betetzen ez dituztela salatzeko edo horri buruzko edozein kontsulta egiteko.

ULMA Taldearen kanal etikoa gure Compliance Officer-ek kudeatzen du. Salaketak posta elektronikoz bidali ahal izango dira, helbide honetara:
.moc.1701355399amlu@1701355399recif1701355399foecn1701355399ailpm1701355399oc1701355399

Compliance

ELKARTUTA, EGUNGO ETA ETORKIZUNEKO GARAPENA

Berrikuntza

ULMAn, gure gizarte eta kooperatiba ingurunearen egungo eta etorkizuneko garapena bermatzeko erronkari aurre egiteko lan egiten dugu: egungo negozioen dibertsifikazio jarduerak garatzen lagundu, eta negozio berriak sortuko dituzten enpresa jarduera berriak sustatzeko jarrera proaktiboa hartuko dugu.

GURE INGURUNEAREN GARAPENARI ERANTZUN AKTIBOA

Enpresa sustapena

ULMAn, gure ingurunearen garapenari emandako erantzun aktibo gisa ulertzen dugu sustapena. Kalitate handiko enplegua sortu nahi dugu belaunaldi berrientzat, enpresa jarduera berritzaileak sortuz. Gure konpromisoa ULMA Taldea osatzen duten kooperatiben garapen harmoniko eta orekatua sustatzera bideratzen da.

ELKARTASUNA GARA

Fundazioa

Gure asmoa da garapen kooperatiboa, hezkuntza, ikerketa eta elkartasun asistentziala sustatzea, bizi garen gizartearen eraldaketa soziala lortzeko.

Azken 5 urteetan

0

milioi euro baino gehiago gizarte proiektuetarako