ULMA Construction 2017-11-16

Iraunkortasuna Varsovia erdian

Sistema autoigokariei esker azkar egikaritu dira Poloniako Eurocentrum Konplexuaren bi guneak.

Varsoviako EuroCentrumen moduko eraikinak dira sektorean jarraitu beharrekoa markatzen dutenak. A klaseko bulegoen eraikin  modernoa da, hau da, eraikuntza iraunkorreko arauen arabera diseinatutako eraikina. Kasu honetan, U.S. Green Building Council erakundeak ematen duen LEED aurre ziurtagiria lortu da.

Eraikinak 14 solairu ditu, 67.000 m2 inguruko azalera bulegoekin, atari berdeekin eta merkataritza eta zerbitzuko guneekin, eta beste bi solairu lur azpian, 615 autotarako aparkalekuekin.

Eraikinaren erdigunea, eskailera kaxa bi eta igogailu zuloak dituena, enkofratu autoigokarien bi sistemarekin eraiki da. Eskaileretarako ATR-B Kontsola autoigokariak erabili dira eta igogailuen bi zuloetarako, berriz, ATR-P plataformak. Soluzio biak MK sistemarekin diseinatu dira.

Eskailera kaxen hormigoizko azalerek kalitate baldintza zorrotzak bete behar zituztenez, ATR sistemaren gainean enkofratu modularrak jarri dira, eta horrela kanpoaldeko hormetarako nahi ziren akaberak lortu dira. Barrualdeko hormetarako, berriz, ENKOFORM habeen enkofraturako sistema erabili da.

Igogailu zuloen zeharkako hormak garabiak erabili gabe egin ahal izateko, polea eroaleak diren orgak erabili dira, goiko egituraren txarrantxetan instalatuta. Sistema horrekin erraz eta azkar muntatu eta desmuntatu ahal izan da esekitako enkofratua. Era berean, goiko plataformetan instalatutako tranpalekin errazago izan da aurrez fabrikatutako eskailerak muntatzea, beren eskailera buruekin eta akoplamendu elementuekin.

Egitura osoa igotzeko, ATR-B eta ATR-P sistemek eratuta baitzegoen, 2 multzo hidrauliko eta 12 zilindro erabili dira, guztira 120 tonako kargari eusteko ahalmenarekin.   Horiek denak igotzeko, ordu erdi baino zertxobait gehiago behar izan da.

Pilareak enkofratu zirkular metalikoarekin egin dira. Gero, hormigoi armatuzko lauzak egin dira ENKOFLEX habeen enkofratuarekin, EP eskoretan zurkaiztuta.  T-60 zinbria ere erabili da eraikinaren erdian eta altuera handian lauza bat egiteko.

Uso de cookies

Este sitio utiliza cookies para facilitar y mejorar la navegación. Si continua navegando, significará que acepta su uso. Puede cambiar su configuración u obtener más información en nuestra política de cookies

Cookies erabilera

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen segitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena eman duzula joko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, irakurri cookie-ei buruzko politika.

Use of cookies

This website uses cookies to facilitate and improve browsing. If you continue browsing, we will take this to mean that you accept their use. You can change your configuration or get more information from our cookies policy.

Verwendung von Cookies

Diese Seite verwendet Cookies für ein einfacheres und besseres Surfen. Wenn Sie weiter surfen, akzeptieren sie damit deren Verwendung. Sie können die Konfigurierung verändern oder weitere Information über unsere Cookies-Politik erhalten

Uso de cookies

Este site usa cookies para facilitar e melhorar a navegação. Se continuar navegando, significa que aceita seu uso. Pode alterar a sua configuração ou obter mais informações sobre a nossa política de cookies

Utilisation de cookies

Ce site utilise des cookies qui facilitent et améliorent la navigation. Le fait de continuer sur ce site vaut acceptation de leur utilisation. Vous pouvez changer leur configuration ou en savoir plus sur notre politique de cookies

USO DEI COOKIE

Questo sito utilizza i cookie per facilitare e migliorare la navigazione. Se continui a navigare, significa che ne accetti l’utilizzo. Puoi modificare la tua configurazione o ottenere maggiori informazioni nella nostra POLITICA SUI COOKIE.

UŻYCIE PLIKÓW COOKIE

Niniejszy serwis internetowy używa plików cookie w celu ułatwienia i polepszenia surfowania po nim. Jeżeli nadal będą Państwo surfować po nim oznaczać to będzie, że akceptują ich zastosowanie. Mogą Państwo zmienić swoją konfigurację lub uzyskać więcej informacji na naszej POLITYCE DOT. PLIKÓW COOKIE

UTILIZARE COOKIES

Acest site foloseşte cookies pentru a facilita şi îmbunătăţi navigarea. Continuarea navigării presupune acceptarea politicii de cookies. Pentru schimbarea configuraţiei sau pentru a obţine mai multe informaţii vizitaţi politica de cookies

ИСПОЛЬЗОВАНИЕ COOKIE-ФАЙЛОВ

Данный сайт использует cookie-файлы для более быстрой навигации. Продолжая навигацию по сайту, вы соглашаетесь с политикой использования cookie-файлов. Вы можете изменить настройки или получить больше информации о нашей политике использования cookie-файлов

ÇEREZLERİN KULLANIMI

Bu site, geziniminizi kolaylaştırmak ve geliştirmek için çerezler kullanmaktadır. Sitede gezinmeye devam etmeniz, çerezlerin kullanımını kabul ettiğiniz anlamına gelecektir. Site yapılandırmanızı değiştirebilir veya Çerezler politikamız dahilinde daha fazla bilgi edinebilirsiniz.

ACEPTAR
Aviso de cookies