Hochlandek ULMA aukeratu du ontziratze-lerro berri bat instalatzeko

ULMA Packaging-en ekoizpen handiko ontziratze-lerro bat jarri du Europako gazta-ekoizle handienetako bat den Hochland-ek bere instalazioetan.  

Hochland Española 1981ean sortu zen, bi enpresa-talderen ekimenez: Hochland eta TGT. Hochland Taldea, alemaniar jatorrikoa da eta orain ia mende bat sortu zen. Egun,  Europako gazta-ekoizle handienetako bat da. TGT Taldea 1963an sortu zen eta gaur egun gaztaren sektorean liderra da Espainia mailan.

Hochland harremanetan jarri zen ULMA Packaging-ekin, bere gazta birrindu eta hautsaren lerroaren ontziratze-ahalmena handitzeko helburuz.

Proposatutako erronka nagusia, ekoizpen handiko ontziratze-lerro bat eremu txiki batean ezartzea zen. Prozesuaren eraginkortasuna eta kalitatea arriskuan jarri gabe.

Espazioaren eta eraginkortasun operatiboaren optimizazioa

Erronkari erantzunez, ULMA Packagingek irtenbide berritzaile eta eraginkorra proposatu du. VTC 828 R bi inguragailu bertikalen inplementazioa, “twin” konfigurazio batean jarriak. Hau da, bata bestearen ondoan. Horri esker, erabilgarri dagoen espazioa ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izan da, eta minutuko 140 ontziko ekoizpen altua lortu. 70 ontzi minutuko makina bakoitzeko.

VTC 828 R inguragailu bertikalak, duten ekoizpen ahalmen handiagatik eta lan egiteko malgutasunagatik hautatu dira. Makina hauek gai dira modu sinkronizatuan edo independentean lan egiteko, ontziratu beharreko produktuaren beharrizanen arabera.

Arrakastaren beste gakoetako bat ULMAren ontziratzeko makina bertikalek ontzien formatua aldatzeko ematen duten erraztasuna da. Horrek arintasun operatibo handiagoa ekarri du, jarduerarik gabeko denborak murriztuz eta ontziratze-lerroaren produktibitate orokorra optimizatuz.

140 ontzi minutuko

Proiektu honen inplementazioak Hochlanden aurreikuspenak gainditu ditu. Espazio txikian minutuko 140 ontzi ekoizteak ontziratzeko gaitasuna nabarmen handitzea ekarri du, eraginkortasuna hobetuz eta kostu operatiboak murriztuz.

Arrakasta-kasu honek, beste behin ere, ULMAk ontziratze-soluzio pertsonalizatuak eta eraginkorrak eskaintzeko duen gaitasuna nabarmentzen du, elikagaien sektorean hazkundea eta berrikuntza bultzatzen dutenak.