ULMA Fundazioan, gure gizartea eraldatu eta gizarte eredu gizatiarragoa eta iraunkorragoa lortzeko asmoarekin, eremu hauetako batean sartuta dauden erakundeekin batera egiten dugu lan:

  • Garapenerako lankidetza: gure irabazien %0,7 lankidetza proiektuetara bideratzen dugu garabidean dauden herrialdeetan
  • Kooperatibagintza: kooperatibagintzaren gaineko prestakuntza eta kooperatibagintza sustatzeko eta laguntzeko erakundeentzako laguntza
  • Heziketa: heziketa orokorrean
  • Ongizatea eta osasuna: osasun laguntzarako erakundeak, hirugarren adina, bizitza pertsonalaren eta lanekoaren arteko kontziliazioa
  • Gizarteratzea: berdintasuna bultzatzea eta baztertuen dauden kolektiboak laneratzea eta gizarteratzea sustatzea
  • Ingurumena: agroekologia, elikadura burujabetza, garraio iraunkorra, energia, eta ingurumenaren zaintza oro har
  • Euskara: euskararen normalizazioa sustatzea
  • Kirolak: oinarriko kirola eta kirol ekitaldi herrikoiak sustatzea
  • Kultura: kultur jarduerak eta erakundeak oro har

Eta eremu horietako bakoitzean banatzen dugu ULMA Taldeko kooperatibek sortutako fondo soziala, ULMA Fundazioaren Patronatuak onartutako irizpideetan oinarrituta. Fondoa eremu guztietan banatzeko jarraitzen diren irizpideak hiru ardatz nagusi hauetan oinarritzen dira:

  • Gizakiaren premien hierarkia
  • ULMA presente dagoeneko lekuetatik geografikoki hurbil egotea
  • ULMA Fundazioaren jarduketa bakoitzarekin onura izango duten pertsonen bolumena

Eta eremu bakoitzean lehentasuna duten erakundeekin, beti irabazi asmorik gabeko erakundeak izango baitira, emango zaien diru ekarpena ez ezik jarduerak antolatzen ditugu elkarrekin gizarte hau eraldatzeko azken helburuan lagundu nahi duten ULMAko langileen partaidetza bilatuta.

Hala, beraz, dirua ez ezik, elkartasunerako deia ere egiten diegu gure pertsonei, beren denboraren zati bat eta beren ahaleginak elkartasunezko jardueretara bideratu ditzaten. Aukera ematen diegu gure pertsonei elkartasunean aritzeko eta handi sentitzeko.

 

Uso de cookies

Este sitio utiliza cookies para facilitar y mejorar la navegación. Si continua navegando, significará que acepta su uso. Puede cambiar su configuración u obtener más información en nuestra política de cookies

Cookies erabilera

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen segitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena eman duzula joko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, irakurri cookie-ei buruzko politika.

Use of cookies

This website uses cookies to facilitate and improve browsing. If you continue browsing, we will take this to mean that you accept their use. You can change your configuration or get more information from our cookies policy.

Verwendung von Cookies

Diese Seite verwendet Cookies für ein einfacheres und besseres Surfen. Wenn Sie weiter surfen, akzeptieren sie damit deren Verwendung. Sie können die Konfigurierung verändern oder weitere Information über unsere Cookies-Politik erhalten

Uso de cookies

Este site usa cookies para facilitar e melhorar a navegação. Se continuar navegando, significa que aceita seu uso. Pode alterar a sua configuração ou obter mais informações sobre a nossa política de cookies

Utilisation de cookies

Ce site utilise des cookies qui facilitent et améliorent la navigation. Le fait de continuer sur ce site vaut acceptation de leur utilisation. Vous pouvez changer leur configuration ou en savoir plus sur notre politique de cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies