FoodLabek ULMA Packaging hautatu du ekoizpen-eraldaketarako funtsezko bazkide gisa

ULMA Packagingen soluzio teknologikoek, izokinaz egindako produktuetan espezializatutako enpresa italiarraren lidergoa sendotu dute, eta produktu berritzaileak zein zerbitzu arinagoak eta pertsonalizatuagoak eskaintzea ahalbidetu diote.

FoodLab 2000. urtean sortu zen, eta Polesine Zibellon (Italia) du egoitza. Izokinetik eratorritako produktuak egiten ditu, ebaketa freskoetatik hasi eta kontsumitzeko prest dauden espezialitateetara arte. Enpresaren artisau-ikuspegia, kalitate handiko lehengaien erabilera, eta elikadura-segurtasunarekiko zein jasangarritasunarekiko konpromiso sendoa nabarmentzen dira.

Berrikuntzarako eta merkatura egokitzeko duen gaitasunari esker, FoodLab izokinaren prozesamenduan Europako erreferente gisa finkatu da. ULMA Packagingekin duten lankidetza funtsezkoa izan da haren hazkundea bultzatzeko eta berrikuntza sustatzeko, garapenerako aukera berriak irekiz eta lehiakortasuna indartuz.

Lankidetza hori 2008an abiatu zen, urte horretan jarri baitzituen martxan FoodLabek ULMAren lehen makinak.

Merkatuaren eskakizun berriak

FoodLabek erronka estrategiko bati egin behar izan dio aurre. Merkatuaren eskaera gero eta handiagoei erantzuteko, bere produkzio-prozesuen azkartasuna, malgutasuna eta pertsonalizazioa optimizatu behar izan ditu.

Urteko prozesamendu-bolumena 5.000 tona lehengai ingurukoa izanik eta ekoizpen-egitura nabarmen hedatuta, enpresak irtenbide teknologiko aurreratuak behar izan ditu entrega-epeak laburtzeko eta banaketa handiko kanaleko bezeroei zerbitzu oso pertsonalizatuak eskaintzeko.

Erronka horri erantzuteko, ULMA Packagingek TFS serieko hainbat termoformatzaile inplementatu ditu, beren sendotasunagatik, fidagarritasun operatiboagatik eta aldakortasunagatik ezagunak. Ekipo horiek ekoizpen-formatu eta beharrizan desberdinetara egokitzeko aukera ematen dute, eta, horri esker, FoodLabek malgutasun operatibo handiagoa lortu eta ontziratzearen kalitatea hobetu du.

Teknologia horri esker, enpresak bere prozesuak eta produkzio-denborak optimizatu ditu, entrega puntualagoak bermatuz eta merkatuaren eskakizunen aurrean erantzuteko gaitasuna indartuz.