Fincas Bethengarak ULMA Packagingen esku utzi ditu belarren eta kimuen ontziratzea Venturi ™ sistemarekin automatizatzeko lanak

Fincas Bethengara Tenerife hegoaldean nekazaritzan diharduen sozietate kooperatibo bat da, eta VTI 440 ontziratzeko makina bertikala sartu du bere ekoizpen lerroan, zeinarekin ekoizpena eta efizientzia handitu ahal izan dituen.

ULMAren soluzioak elikatzeko eta ikuskatzeko zinta bat du, langile bakarrarekin lan egiten duena, eta VTI 440 ontziratzeko makina bertikal bat, ekoizpen efizientzia handikoa, eta errendimendu handiko pisatze sistema bat.

Proiektuaren helburu nagusia produktibitatea handitzea zen, eta Fincas Bethengarako presidente Ivan Bethencourt jaunaren hitzetan, “produktibitatea hirukoiztu egin da langile kopurua mantenduta”. Horrek esan nahi du minutuko 60 poltsa inguru ekoiztea.

Ekoizpenean izandako hazkundeaz gain, proiektuaren beste gakoetako bat da alferrik galdutako produktua gutxitu dela. Bethencourten arabera, “Ez dugu soilik lantegiko produktibitatea handitu. Lehen, produktuaren %30 alferrik galtzen genuen, eta orain %4″. VTI 440 ontziratzeko makinak kimu askoz samurragoak manipulatzen uzten ditu, horrek dakarren aurrezpenarekin. Heltzeko denbora gutxiago eta zurtoinean gutxiago alferrik galtzea; hau da, askoz ere arinagoa eta eraginkorragoa da landa bilketa.

Horri guztiari ULMA Packagingek berrikuntzaren bidez iraunkortasunarekin duen konpromisoa gehitu behar zaio, instalazio horrek %20 film gutxiago erabiltzea ahalbidetzen baitu. Venturi™ sistema patentatuaren bidez, produktua kaltetu gabe sar daiteke poltsan, eta, horrela, ontzi txikiagoak lortzen dira.

Hitz batean, bezeroak zehaztutako produktibitate helburuak erruz lortu dira eta lan baldintzak hobetu egin dira, aldi berean ontziratze jasangarriko soluzio bat edukita, ingurumena zaintzen baitu ontziratzeko materialak murriztuz.

ULMA Packaging konfiantzazko partner bihurtu da berriro ere, eta Fincas Bethengararen eta ULMAren arteko harremana arrakastatsua izan da.