Fatxada “organiko” berria, ULMA Architectural Solutionsen azal berria

15 urte pasa dira jada, ULMA ASen planta 2001ean inauguratu zenetik, GLM Proyectos Estudioko Mikel Garbizu arkitektoak proiektatutako diseinuarekin.

Plantaren eraikuntza Fatxada Aireztatuen linea berriaren merkaturatzearekin batera etorri zen, zeina eraikuntza sistema berria zen, Europan finkatzen hasia bere izaera jasangarriagatik eta energi aurrezpena sortzeagatik.

Kooperatibaren 25. urteurrenaren barruan (1990-2015) programatutako mugarrien artean fatxada berritzeko proiektuari heltzea erabaki zen. Diziplina anitzeko talde bat sortu zen, proiektuaren muinari eutsiz lan egin zuena, era berean joera arkitektoniko berrietara eta fatxada aireztatuen lineako garapen berrietara egokituz. Garapenaren ardura barruko langileek izatea erabaki zen, Jaione Vázquez fatxadetako talde teknikoko arkitektoa izanik inguratzaile berria proiektatzeko arduraduna.

 

JATORRIZKO ERAIKINA

Diseinu gaurkotua eta modernoa zuen, non eraikinaren “horizontaltasuna” eta errezel-horma ziren protagonistak garai hartarako berritzailea zen eraikuntzan. Beste osagai berezienetakoa zen fatxadak industria nabea sinbolikoki besarkatzea, trantsizio leuna eginez. Azkenik, azpimarratzekoa da hormigoi polimeroa errezel-horman integratu izana, eraikinaren beira-azala alderik alde zeharkatzen zuten lerro horizontalak marraztuz.

 

FORMA ORGANIKOETAN INSPIRATUTAKO PROPOSAMEN BERRIA

Zein zen eguneratze/berriztatze honekin lortu nahi zen helburua?

Lehen asmoa zen fatxada berri honetan sentsazio organikoagoa transmititzea aukeratutako testura, forma eta koloreen bidez, uneko egoera arkitektonikora eta gure hormigoi polimeroak eskaintzen dituen aukeretara eguneratuz. Urte hauetan guztietan gure materiala garatzen eta hobetzen joan gara, eta eskaintzen dituen pertsonalizazio aukerak nabarmendu nahi izan dira. Era berean, berriztatze bat izanik, garrantzitsua zen bai eraikuntza sistemak bai materialak erakusten duten moldakortasuna erakustea zeuden hutsuneak berrosatzeko, izan ere jatorrizko euskarri-egiturari eustearen beharra zen premisarik argienetakoa. Halaber, sarrerako modulua nabarmendu nahi genuen, zeuden hutsuneen bolumena nabarmentzea beltz grafitoan enmarkatuz, eta ULMA logoak protagonismoa handiagoa hartzea.

Garapeneko beste alderdi aipagarri bat izan da errezel-hormaren gainean azal bikoitza jartzea hego-mendebaldera kokatutako gune hori eguzki-erradiaziotik babesteko. Sareta bat jarri da fatxada guztiaren sormen elementu eta protagonista bilakatuz, argia iragazten lagunduz eta fatxadari estetika oso abangoardista emanez. Arestian aipatu bezala, Fatxada Aireztatuaren jatorrizko egiturari eutsi diogu inguratzaile termikoa hobetuz Isolatzaile termiko gehigarria ezarrita, zeinak energi aurrezpen handia dakarren, bai eta konforta nabarmen handitzea ere.

Aukeratutako testurak hauek izan dira: “paper” testura, kolore argian eta kotoi organikoa simulatuz, eta “lixa” testura (ikatz beltza) gune nagusirako. Saretaren diseinua bat dator paper testurarekin, banbu sail bat gaueko argiekin indartua.  Azkenik, aipatzekoa de berriztatzea bi hilabetean egin dela eta soilik eraikinaren kanpoaldetik lan eginez.

Jarraitu irakurtzen ULMA Architectural-en webgunean…