ULMA Taldea 2017-12-01

Europar Batasunak 1,45 M€ eman dizkio ULMAri Osasunaren sektorera bideratutako oinarri teknologikoko proiektu bat garatzeko

Europako Batzordeak ULMA Taldea saritu du, bere Enpresa Sustapenerako eta Berrikuntzarako duen Zentroan azken urteetan egin duen lanagatik. Saritzeko, 1,45 milioi euroko laguntza bat eman dio, osasunaren sektorera bideratutako proiektu bat garatzeko. Proiektuak “Retinal” izena du, eta erretinopatia diabetikoa garaiz diagnostikatzeko soluzio integral bat proposatzea du helburu, izan ere, erretinopatia diabetikoa da diabetesak begietan eragiten duen gaitz nagusia.

2015ean, Europako Batzordearen lehen saria eskuratu zuen “Retinal” proiektuak, “Open Disruptive Innovation Scheme” kategoriaren 1. fasean aurkeztu ziren 543 proposamenen artetik aukeratua izan baitzen, beste 17 proiektu batzuekin batera.

Bi urte geroago Europako Batzordeak, Horizon 2020 Programaren II. Fasearen barruan, berriro aitortu du proposamena sendoa eta berritzailea dela eta gizartean inpaktu handia duela, eta babes ekonomikoa eman dio hurrengo bi urterako, 1,45M€-rekin, ikerketak egiteko, produktua garatzeko eta erakusketetarako (prototipoak, probak, prozesu berritzaileen diseinua, errendimenduaren egiaztapenak, besteak beste), bai eta soluzioa ikuspegi komertzialarekin errepikatzeko ere. Urrian kategoria honen 2. fasean aurkeztutako 480 proposamenen artetik aukeratu dute proiektua, non arrakasta tasa %3 ingurukoa baita. Izan ere, %3 dira “bikaintasuna”-ren zigilua eta horrenbeste diru eskuratzen duten proiektuak.

Aukeratutako proiektua azken 5 urteetan garatu da sakonki. ULMA Taldearen Enpresa Sustapena eta Berrikuntzako Zentroak garatu du, osasunaren, oftalmologiaren eta teknologiaren alorretan Europan prestigio ezaguna duten erakundeen partaidetzarekin,  irudi mediko ez inbaditzailearen alorreko aplikazio eta teknologien garapenean eta jardunbide medikoko benetako aplikazioan.

Retinalproiektua, berez, medikuntzan erabiltzeko Software eta Hardware soluzio integral bat da, erretinopatia diabetiko izenez ezagutzen den gaixotasuna garaiz diagnostikatzeko, diabetesak begietan eragiten duen gaitz nagusia baita. IMNI (Irudi Mediko Ez Inbaditzailea) izeneko ekimen zabalagoaren lehen zatia litzateke. Ekimen hori ULMAk gidatzen du, eta hainbat moduluz osatutako plataforma integral baten garapenean datza, irudi medikoaren analisian eta tratamenduan oinarrituta hainbat gaixotasun garaiz diagnostikatzeko.

Proiektuaren emaitza eta bereziki etorkizunean gizartean eduki dezakeen inpaktua da Europar Batasunak ekimen hori babesteko erabiltzen duen arrazoietako bat eta negozio aukera berrien sustapenerako eta berrikuntzarako ULMA egiten ari den lana sendotzen duena.

Azken urteetan, ULMA enpresa dibertsifikaziorako politika bat garatzen ari da, bere Sustapen Zentroaren bitartez, etorkizun hurbilean balio erantsi handiko enplegua sortuko duten negozio berriak izango diren promozio berriak garatzeko estrategia baten barruan, ULMA Taldearen egun eta etorkizuneko posizionamendua indartzeko.

Uso de cookies

Este sitio utiliza cookies para facilitar y mejorar la navegación. Si continua navegando, significará que acepta su uso. Puede cambiar su configuración u obtener más información en nuestra política de cookies

Cookies erabilera

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta hobetzeko. Nabigatzen segitzen baduzu, cookie-ak erabiltzeko baimena eman duzula joko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, irakurri cookie-ei buruzko politika.

Use of cookies

This website uses cookies to facilitate and improve browsing. If you continue browsing, we will take this to mean that you accept their use. You can change your configuration or get more information from our cookies policy.

Verwendung von Cookies

Diese Seite verwendet Cookies für ein einfacheres und besseres Surfen. Wenn Sie weiter surfen, akzeptieren sie damit deren Verwendung. Sie können die Konfigurierung verändern oder weitere Information über unsere Cookies-Politik erhalten

Uso de cookies

Este site usa cookies para facilitar e melhorar a navegação. Se continuar navegando, significa que aceita seu uso. Pode alterar a sua configuração ou obter mais informações sobre a nossa política de cookies

Utilisation de cookies

Ce site utilise des cookies qui facilitent et améliorent la navigation. Le fait de continuer sur ce site vaut acceptation de leur utilisation. Vous pouvez changer leur configuration ou en savoir plus sur notre politique de cookies

USO DEI COOKIE

Questo sito utilizza i cookie per facilitare e migliorare la navigazione. Se continui a navigare, significa che ne accetti l’utilizzo. Puoi modificare la tua configurazione o ottenere maggiori informazioni nella nostra POLITICA SUI COOKIE.

UŻYCIE PLIKÓW COOKIE

Niniejszy serwis internetowy używa plików cookie w celu ułatwienia i polepszenia surfowania po nim. Jeżeli nadal będą Państwo surfować po nim oznaczać to będzie, że akceptują ich zastosowanie. Mogą Państwo zmienić swoją konfigurację lub uzyskać więcej informacji na naszej POLITYCE DOT. PLIKÓW COOKIE

UTILIZARE COOKIES

Acest site foloseşte cookies pentru a facilita şi îmbunătăţi navigarea. Continuarea navigării presupune acceptarea politicii de cookies. Pentru schimbarea configuraţiei sau pentru a obţine mai multe informaţii vizitaţi politica de cookies

ИСПОЛЬЗОВАНИЕ COOKIE-ФАЙЛОВ

Данный сайт использует cookie-файлы для более быстрой навигации. Продолжая навигацию по сайту, вы соглашаетесь с политикой использования cookie-файлов. Вы можете изменить настройки или получить больше информации о нашей политике использования cookie-файлов

ÇEREZLERİN KULLANIMI

Bu site, geziniminizi kolaylaştırmak ve geliştirmek için çerezler kullanmaktadır. Sitede gezinmeye devam etmeniz, çerezlerin kullanımını kabul ettiğiniz anlamına gelecektir. Site yapılandırmanızı değiştirebilir veya Çerezler politikamız dahilinde daha fazla bilgi edinebilirsiniz.

ACEPTAR
Aviso de cookies