Natoora produktu freskoen hornitzaileak beti kokatu du iraunkortasuna bere jardueren lehen lerroan. Horregatik, Natoorak, txikizkako bezeroek gero eta eskaera gehiago egiten ziotela nabaritu zuenean, ontziratzeko makina malgu bat edukitzeko premia izan zuen, produktuen ontzi berriak plastikorik gabe eta eskala handia ekoitzi ahal izateko, haien etika ekologikoa arriskuan jarri gabe. Helburu horrekin, Natoorak ULMA Packagingera jo zuen, Erresuma Batuan, bezeroak hornitzeko fruta eta barazkiak modu are iraunkorragoan ontziratzeko makina berritzaile baten bila.
Natoora 2004an jaio zen, munduko lehen online nekazaritza merkatu gisa, eta ekoizlearen sasoiko produktuak zuzenean hornitzen dizkie jatetxeei, txikizkariei eta kontsumitzaileei, bere denden bidez. Enpresaren helburua da egungo elikadura sistema iraultzea eta iraunkortasuna hobetzea da, hornidura kate erabat gardenak sortuz, baserritik apalategiraino eta platereraino.
Urte osoan modu intentsiboan landatutako produktuen ordez sasoiko frutak eta barazkiak kontsumitzeak dakartzan onurei buruzko kontzientziazio handiagoaren ondorioz negozioak goraka egin zuen, eta 2019an enpresak bere jarduerak are gehiago zabaltzea erabaki zuen. Negozioa hazten ari zen bitartean, Natoorarentzat garrantzitsua zen bere produktuak ingurumena errespetatzen zuten materialekin ontziratzea. Plastikorik gabeko ontziak garatzea izan zen horretarako gakoa.
Natoora barruko lantaldeak kartoizko saskitxo erabat birziklagarri bat asmatu zuen ontziratzeko, TIPA ontzi malguen hornitzaile israeldarraren film konpostagarri batekin. Plastikozko ohiko flow pack-a ez bezala, TIPA materiala etxean konpostatzeko moduko material gisa ziurtatuta dago.
Hala ere, ontziratzeko irtenbide bat identifikatzea erronkaren parte bat besterik ez zen Natoorarentzat. Enpresak beharrezkoa zuen, halaber, Natoorako txikizkako bazkideei emandako saskitxo kopuru handiak behar bezala ontziratzea. Beraz, argi zegoen ontziratzeko makineria berrian eta fidagarrian inbertitzea funtsezkoa izango zela enpresa etengabe hazten joateko eta enpresaren iraunkortasun programa bultzatzeko.
Ontziratzen aitzindariak
Natoorak ekologiaren arloan dituen hazkunde beharrei erantzuteko, ontziratzeko makinetan aitzindari den soluzio bat bilatu zen.
“Egiten dugun guztian iraunkortasunari lehentasuna ematen diogu, eta, horregatik, plastikorik gabe ontziratzeko irtenbide bat garatzeko orduan, bagenekien garrantzitsua zela gure txikizkako bazkideen esparruen barruan lan egitea”, adierazi du Jacopo Arpesanik, Natoorako eragiketen zuzendariak. “Bagenekien erosleei aurrez ontziratutako produktuek eskaintzen duten erosotasuna gustatzen zaiela; beraz, ezinbestekoa zen eskala handian funtzionatuko zuen irtenbide bat aurkitzea, plastikoa erabiliko ez zuena eta dauden banaketa sistemetan ezin hobeto integratuko zena.”
“Hala ere, bezeroek on line bidez zein dendetan gure produktuak jasotzeko modua nabarmen eraldatzeko, gure ontzi berri eta ekologikoaren bolumen handiak egin zitzakeen makineria behar genuen. Ontziratzeko irtenbide berri hori funtsezkoa izango zen gure produktuen eskaera gero eta handiagoa asetzeko, eta, beraz, funtsezkoa zen TIPA film konpostagarriarekin bateragarria zela ziurtatzea ere”.
Natoora ontziratzeko makinen hornitzaile batzuekin jarri zen harremanetan, bere beharretara egokituko zen irtenbide bat bilatzeko, Bermondseyen (Londres) dituen instalazioetarako. Zehazki, edozein makina potentzialek gai izan behar zuen sasoiko produktuak lekualdatzeko eta babesteko logistika konplexuari erantzuteko, Natooraren txikizkako bazkideei heltze puntu zehatzean ematen baitzaizkie.
Biltegiratzeko erresistenteenak diren laboreek izan ezik, hala nola tipulek eta patatek, produktu bigunenek kolpeetatik babestuagoa egon behar dute. Beraz, ontzi gehigarri eta konpostagarri batek eskaini zezakeen irtenbide moldagarri bat behar zen ezinbestean, babes handiagoa lortzeko eta elikagai kopuru handiak alferrik ez galtzeko. Gainera, Natoorak eskaintzen dituen produkturik txikienek, normalean mordotan etorri ohi direnek – mahatsa edo datterini tomateak, adibidez – bilgarri zigilatu bat behar izaten zuten, garraiatzen zirenean gal ez zitezen.
ULMA Packaging Erresuma Batuan
ULMA Packagingek erakutsi zuen, Erresuma Batuan duen filialaren bitartez, hoberen prestatuta zegoen eta Natoorak dituen ingurumen arau zorrotzak eta ingurumen lehentasunak ondoen ulertzen zuen enpresa zela, eta, aldi berean, zerbitzu maila oso altua eskaintzen zuela, nekazaritzako produktuen sektorerako ontziratze makinen hornitzaile gisa duen ospe bikainarekin bat etorriz. Bereziki, enpresa oso txundituta geratu zen ikustean ULMAk TIPA materiala erabili ahal izateko neurriko irtenbide bat garatzeko konpromisoa hartzen zuela.
“Fidagarritasunari eta diseinuari dagokienez lehen mailako ekipoa ez ezik, produktuak ontziratzeko eta kontsumitzaileari aurkezteko modurik onenari buruz aholkatu ahal izango ligukeen hornitzaile bat nahi genuen”, azaldu du Jacopok. Helburu horiek buruan genituela, ULMAk liluratu egin gintuen bere ekipo adeitsu eta hurbilarekin, bere ezagutzekin eta, batez ere, gure negozioaz zuen interesagatik. Iraunkortasunean zentratutako ikuspegia zuten, eta hori, jakina, oso garrantzitsua zen guretzat.”
Ontziratzeko makina eraginkorra eta Natooraren beharretara egokitzeko modukoa emateko xedearekin, ULMAk makina definitzeko prozesu zehatza egin zuen. Prozesu horretan, ontzi berriaren tamaina eta neurriak hartu ziren kontuan, bai eta ontzietan joango ziren barazkiak eta frutak ere. ULMAko taldeak Natooraren instalazioak bisitatu ere egin zuen, makina ekoizpen lerroarekin eta produktuen hornitzailearen prozesuekin bat etorrarazteko modua hobeto ebaluatzeko, eta probak egin zituen TIPA materialarekin, bideragarritasuna bermatzeko.
Urrats garrantzitsu horren ondoren, ULMAk SIENNA flow pack-ez biltzeko makina horizontala (HFFS) gomendatu zuen. SIENNA makina ezin hobea da forma irregularra duten produktuak biltzeko, esaterako, produktu freskoak, eta oso irtenbide malgua eta fidagarria da elikagaien industriarako. Moldagarria da hainbat materialekin bateragarria delako; beraz, egokia da enpresen premia askotarako eta ontziratze aplikazio ugaritarako. Proiektu honetan egindako ikerketa eta garapen lan sakonaren ondoren, orain TIPAren film konpostagarria sartzen da makinan.
Pentsaera jasangarria
“SIENNA oso makina sendoa eta malgua da, eta oso ondo egokitzen da Natoorak produktuak ontziratzeko duen modura”, adierazi du Ed Williamsek, ULMA Packaging UK-ko salmenta zuzendariak. “Ezaugarri horiei esker, makina ezin hobeto integratu da enpresaren jardueretan, eta txikizkako bazkideen produktu eskari gero eta handiagoari erantzuten lagundu du.”
SIENNAri esker, Natoorak konpromiso are handiago har dezake plastikorik gabeko etorkizunaren alde, eta lasai egon jakinda apaletan erabat biodegradagarriak diren ontziratze soluzio gehiago egongo direla, jasangarritasuna arriskuan jarri gabe. Orain, inoiz baino gehiago, bezeroek espero dute hornitzaileek plastikoaren erabilera murriztuko dutela, produktuek kalitatea galdu gabe, eta Natoorarekin egiten dugun lanak ezin hobe erakusten du nola egin daitekeen hori eskala handian.
“Natoorak eskaintzen dituen bezalako berrikuntza jasangarriak eta gure #ULMAweCare proiektuaren bidez eskaintzen ditugunak ezinbestekoak dira ontziak murrizteko eta material birziklagarri eta biodegradagarrien erabilera handitzeko. Horretarako, oso pozik gaude Natoorarekin lan egiteaz, izan ere, makina alternatiboekin ontziratzeko soluzioen alde egiteko dugun filosofia bera du.
Efektu garrantzitsua
ULMA ontziratzeko makinak eragin handia izaten ari dira jada Natooran eta produktu freskoak ontziratu, garraiatu eta hornidura kateen bidez banatzeko moduak eraldatzeko duen xedean. Ontzi konpostagarriak eskala handian eskaintzeko duen gaitasunari esker, enpresak plastikozko 2,2 milioi ontzi -ontzi kopuru harrigarria- kentzen ditu urtean.
“Elikadura sistema hasieratik amaierara iraultzea da gure egitekoa, eta ULMAk hori lortzen laguntzen digu, zalantzarik gabe”, adierazi du Jacopok. “Hori ez zen posible izango SIENNA flow pack-ez biltzeko makinarik gabe, plastikorik gabeko ontzien hornikuntzan aurrera egitea ahalbidetu baitigu.”
“Definizio prozesuan eta instalazio prozesuan ULMAk emandako laguntza apartekoa izan da, sinpleki esanda. Ingurumen arloko erronkei oso adi daude, eta, guk bezala, etorkizunerako iraunkorrak diren ontziratze soluzioen garapenean aitzindari izatea dute oso gustuko”.