Enkofratzeko teknologia bi zubi bultzatutarako Polonian

2020ra arte Polonian aurreikusi den azpiegitura planaren barruan, nabarmen handitu da zubi bultzatuen metodoaren bitartez egindako biaduktuen kopurua. ULMA lehena izan zen herrialde horretan sistema honekin zubi bat egiten, eta, bere esperientziagatik, une honetan enkofratu berezien diseinua eta horniketa egiten ari da metodo honekin bi zubi egiteko: S5 bideko MS-6 biaduktua eta S19 bideko E-1 zubia, Polonian

Eraikitze metodo honekin, berez, taularen segmentuen parke finko bat fabrikatzen da, normalean estribuen aldean. Aurrez tenkatu eta gero, jada egin direnak habeetatik irristarazten dira mekanismo hidraulikoak erabiliz.  Metodo hau egokiena da lurraren orografia dela-eta ohiko apeo sistemak erabiltzerik ez dagoenean, hau da, zinbriak erabili ezin direnean. Zinbriak erabiltzea errentagarri ez denean ere oso egokia da metodo hau.    Era berean, egokia da zubiaren luzera oso handia denean edo zubiak bao handiak dituenean, bai eta taulen egiturak zuzenak direnean edo kurbatura erradioa konstantea denean ere.

E1 Zubia

S9 autobidearen Świlczatik (DK4) Rzeszów Południera (Kielanówka) arteko zatian, metodo hau erabili da 476 metroko luzera eta %0,8ko goranzko aldapa duen zubi zuzen bat eraikitzeko. Kaxa sekzioa duen Biaduktuaren superegiturak 11 metro baino gehiagoko zabalera du eta 3,5 metroko altuera. Eraikuntza 17 fasetan banatu da, hainbat luzeratako segmentuekin: 14 metroko luzera duen zati bat, 24na metroko 3 zati eta gainerakoak, 30na metrokoak. Egitura honen kasuan zilindro hidraulikoen sistema bat erabili da, superegitura habeen gainetik irristarazteko, 300na mm-ko ibiltarteetan.

ULMAk egitura osorako enkofratuak, zapatak, habeak eta estribuak diseinatu eta hornitu ditu, segmentuak fabrikatzeko parke finkoez eta lan osagarrietarako aldamioez gain.

Enkofratuaren diseinuan beharrezkoa izan da 30 metroko luzera duen parke finko bat, segmentuen fabrikaziorako. Enkofratzeko soluzioa MK sistemarekin planteatu da, ENKOFORM VMK ETA ENKOFORM HMK enkofratu eran. Sistema horrek aplikazio aukera zabala eskaintzen du, eta oso konfigurazio desberdinak egiten uzten du: Karga handiko egiturak ingeniaritza zibilerako zein egitura arinagoak eraikinetarako, beti oinarrizko osagai berberekin. ULMAk eskaini dituen enkofratzeko teknologiarekin eta sistema hidraulikoarekin ireki eta itxi ahal izan da segmentu osoaren enkofratua, baita kanpoko enkofratua, hondokoa eta hegaletakoa ere, dena ziklo bakarrean.

Jarraitu irakurtzen…