EHLIS enpresak automatizazioari ateak zabaldu dizkio ULMA Handling Systems-en eskutik

Burdindegi eta brikolaje produktuen banaketa arloan buruzagia den EHLIS enpresak biltegi automatikoko eta eskaeren prestaketako soluzio bat dauka Sant Andreu de la Barcako instalazioetan, Bartzelonan. ULMA Handling Systems konpainiak garatutako soluzioari esker, EHLISek bezeroei eskainitako zerbitzua hobetu du

Beharra

Ehlis enpresaren automatizazio proiektua sortu zen biltegiratzeko edukiera handitu behar zuelako, eraginkortasuna, lanpostuen ergonomia eta bezeroei eskainitako zerbitzua hobetzeko helburuarekin.

Soluzioa

ULMAk EHLIS banaketa zentrorako garatu zuen soluzioak biltegiratze automatikoagarraio automatikoa eta eskaeren prestaketa ditu xede.

EHLIS banaketa zentroak 2 biltegi automatizatu ditu, karga unitatearen arabera banatuta: zulo autosostengarri batekin, 4 Unit Load garabi pilatzailek eta edukiontzietarako Mini Load biltegi batek osatuta. Azken hura 7 garabi pilatzaileren bidez kudeatzen da.

Bi biltegiak picking zonaldeekin lotuta daude: eskaerak prestatzeko 2 postu paleten zonaldean eta 4, berriz, Mini Load zonaldean. Azken horietan, bezeroen eskaera guztiak kutxetan prestatzen dira. Horrez gain, 2 lehenengo picking unitateetan, horniketa berriz egiten da. Hau da, paleten biltegiratutako merkantzia edukiontziak osatzen dira, ondoren, horiek dagokien biltegian biltegiratu ahal izateko.

Jarraitu irakurtzen…