Lan eginez
ikasi
Ikaslea zara eta bertatik bertara esperientzia eskuratzeko interesa duzu? Parte hartu gure praktika programetan.
Aukera
profesionalak
Profesionalki garatzeko aukeren bila zabiltza? Begiratu une honetan irekita ditugun enplegu eskaintzak.
Zuekin bat
egin nahi dut
ULMAko lantaldeko kidea izan nahi duzu baina eskaintzetako bat ere ez da egokia zure profilerako? Bidali zure CVa eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Zure ongizateaz arduratzen gara
En ULMAn, pertsonak dira gure lehentasuna. Ingurune inklusibo eta abegikor bat sortzen dugu, eta bertan zure osasuna zaintzen dugu, kontziliazioa bultzatzen dugu eta berdintasunean eta errespetuan oinarritutako lan giroa sustatzen dugu.
Zure etorkizunaren alde egiten dugu
Pertsonek hazteko eta helburu profesionalak lortzeko duten ahalmenean sinesten dugu. Garapen profesionaleko eta prestakuntzako aukera errealak eskaintzen ditugu zure karrera ingurune dinamiko batean eboluzionatu dadin.
Mugak zeharkatzen dituen berrikuntza
ULMAn, esperientzia eta berrikuntza uztartzen dituzten proiektu aitzindariak lantzen ditugu. Gure irismen globalak eta gure negozioen aniztasunak teknologia ikasteko eta aplikatzeko aukera paregabeak eskaintzen dituzte nazioarteko testuinguru batean.
Zure ahotsak garrantzia du
Gure eredu kooperatiboak Taldearen gestioan eta erabakietan parte hartzeko aukera ematen dizu, ondare jasangarri batean lagunduz: ingurumenekoa, soziala, ekonomikoa eta kulturala.


