Supermerkatu eta hipermerkatuen kateak ULMA Handling Systems enpresaren esku utzi du Normandian (Frantzia) duen SCA Normande biltegi automatikoa diseinatu, eraiki eta martxan jartzeko ardura.
SCA Normande biltegia, E. LeClercek Normandian, Antilla uharteetan eta Reunion uhartean dituen supermerkatuak hornitzeko zentroa da. Zentroak biltegi bat behar zuen bere produktu lehorrak manipulatzeko eta paletak biltegiratzeko sistema bat instalatzeko. Horrekin, dendentzako zerbitzua hobetu nahi zuten, eta gero eta handiagoa den negozio-jardueraren erritmoari jarraitu.
Aurkeztutako beharrari irtenbidea emateko, ULMA Handling Systems-eko taldeak handizkariaren edo fabrikatzailearen paletak jaso eta dendetako eskaerak prestatzen dituen sistema bat diseinatu zuen.



Biltegian garatu eta inplementatutako soluzioak harrera-gune bat du, SCA Normanderi aukera ematen diona produktibitatea handitzeko, kontrol-, sailkapen- eta biltegiratze-zikloaren denbora murrizteko eta fidagarritasuna bermatzeko.
4.500 m2-ko eraikin berria
Sistema hori aurkitzen den eraikinak 42 metroko altuera du eta 10 transjasogailu ditu. Instalazioaren azalera osoa 4.500 m2-koa da, 30.000 pallet gordetzeko gaitasuna du eta prozesuaren % 66 automatizatzeko gai da.
Instalazioaren ezaugarri nabarmenetako bat IKPAL izeneko zazpi robot paletizatzaileak dira. Hauek, ULMAk Tekniker fabrikazio aurreratuan, gainazalen ingeniaritzan, produktuen ingeniaritzan eta fabrikaziorako IKTetan espezializatutako zentro teknologikoarekin lankidetzan garatu dira.

Robot hauek pallet mistoak eraikitzen dituzte supermerkatu eta hipermerkatuetara joango diren produktuekin. Horretarako, jasotzen diren hainbat neurri eta pisutako produktuak ordena jakin batean iritsi behar dira robotek pallet egonkorrak eraiki ditzaten. Sekuentzia hori kalkulatzea ULMAn garatu den WMS softwareari esker lortzen da.
ULMAren proiektu konplexu honen inguruko erreportaje bat kaleratu berri dute euskal telebista publikoaren Teknopolis dibulgazio-saioan.