ULMA Taldeak COVID-19aren inguruko sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina aurkeztu eta martxan jarri du. Kanpaina kolektibo osoari zuzenduta dago eta pertsonak osasun arau eta protokolo guztiak betetzen jarraitzeko beharraz sentsibilizatzea eta kontzientziatzea du helburu.
Ez erlaxatu, izan Solidarioa kanpainak gida izan nahi du gure egunerokotasunean segurtasuna nola mantendu eta osasun agintariek gomendatutako neurriak nola bete jakiteko. ULMAk, kanpaina honekin, pertsonei gogorarazi nahi die koronabirusa gainditu nahi badugu aurkezten diren arau guztiak zorroztasunez bete behar direla.