Cádizeko Badia gaineko Zubia eraikitzen

“La Pepa” ezizen herrikoiarekin ezagutzen den Cádizeko Badia gaineko Zubia, munduko altuenen artean aurkitzen da, 3082 m-ko altuerarekin eta 33m-ko ohol zabalerarekin. Gainera, bere azpitik tamaina handiko itsasontziak zeharkatzeko aukera emango duen 69 metrotako galiboak Europako zubirik altuenen artean kokatuko du.

Cádizeko Badia gaineko zubian, Espainian, karga handiko apeoekin, neurri handiko orgarekin eta betekizun tekniko zorrotzekin, ULMA Constructionek agerian utzi du erantzuteko gaitasuna duela logistikari eta parkearen erabilgarritasunari dagokionez, eta laguntza tekniko azkar, arin eta kalitatezkoa ematen duela.

Mundu osoan zehar egokitzeko gaitasuna eta kualifikazio handia duen diziplina askoko talde bat izateak, Cádizeko Badia gaineko Zubia bezalako neurri eta konplexutasun tekniko handiko proiektuei aurre egiteko aukera ematen dio ULMA Constructioni.