9 DeKalb Avenue, berez, 325 m eta 73 solairu izango dituen altuera handiko egitura bat da, Brooklyngo eraikinik altuena izango dena. Aurreikuspenen arabera, etxe orratz honek, 500 etxe baino gehiago ez ezik, merkataritza guneak ere izango ditu.
Brooklyn Point eraiki ondoren, 9 DeKalb Avenue gauzatzeko orduan bezeroak berriz ere jarri du konfiantza ULMAren enkofratu, eskora, sistema igokari eta segurtasun sistemetan.
ULMAk segurtasunarekin duen konpromisoa sistema bakoitzaren diseinuan islatzen da. Langileen segurtasuna bermatuta egon da berriki optimizatutako HWS panel teleskopikoen babes perimetralarekin. Izan ere, soluzio tekniko hori egokiena da, eraikinaren altuera bereziagatik eta haren geometriaren etengabeko aldaketagatik. Beste erronka nagusia 34., 51. eta 74. solairuetan hiru zurruntasun gerriko egotea izan da, kargak banatzeko perimetro hormak. Kasu horietan, HWS sistema hormigoitu aurreko horma enkofratuen txarrantxa euskarri gisa erabili da, gora egiteko sistema hidraulikoa eten gabe, eta bezeroak garabia erabili beharrik izan gabe.
Nukleoak RKS sistema igokari gidatuarekin egin dira. Sistema horrek igotze segurua bermatzen du altueran, hormetan finkatutako errailei esker. Moldakorra da, eta mekanismo hidrauliko baten bidez edo garabiaren laguntzarik gabe altxa daiteke.
MEGALITE enkofratu arina dorrearen hormetan eta zutabeetan erabili da. Produktu honek 1250 psf-ko hormigoi presioa jasaten du eta 8′ baino gehiagoko hormak eraikitzeko aukera ematen du. Aldi berean, ENKOFLEX habeen enkofratua 30 cm-ko lodiera duten lauzak egiteko erabili da. Sistema ALUPROP aluminiozko puntekin eskoratu da, kargatzeko gaitasun handia dutelako, erraz eta agudo doitzen direlako eta lan baldintza ergonomiko eta seguruak ahalbidetzen dizkietelako langileei.