Belenusek, Brasilgo torloju, azkoin eta pieza berezien fabrikatzaile handienak, ULMAri São Pauloko Vinhedo banaketa zentro automatizatua handitzea eman dio

Brasilgo ekoizleak ULMA Handling Systemsengan konfiantza izan du. Belenuseko banaketa zentroa errrendimendu handiko plataformatzat hartzen da bezeroek Brasilgo eta Mercosurreko  lurralde osoan egiten dituzten eskaerei erantzuteko.

Belenusen lehen proiektua ULMA Hanling Systemsek ezarri zuen 2004.urtean, eta biltegi automatizatua handitzeko, Belenusen ekoizpen ahalmena bikoiztea ahalbideratuko duten fabrikazio plantan egin berri diren inbertsioak hartu dira kontutan.

Belenusek 30.000 palet eta 60.000 kubetentzako biltegia du gaur egun. Biltegi auromatizatuaren handitze berriak paletak prestatzeko gaitasuna %100 eta kubetena %50 handitu du. Kubetak automatikoki biltegiratzeko ahalmena, Mini Load-ek kudeatua, %40 handituko da, bi garabi pilatzaile berri instalatuz.