BE BASQUE TALENT CONFERENCE konferentzia

Talentua partekatzeko asmoz, azaroaren 11n Municheko Be Basque Talent Conference konferentzian egongo da ULMA, Nemetschek Business & Conference Center-en, hain zuzen ere.

Egitasmo hau Bizkaia Talent-ek Euskal Herriko erakundeei eskainitako Networking Profesionaleko Zerbitzuaren baitakoa da.

Azoka honetan, Euskal Herriko 25 erakunde eta Alemanian nazioarteko karrera profesional bat egiten ari diren goi mailako 130 profesional kualifikatu bilduko dira. Gehienak Munichen dihardute eta profesional gisa hazteko helburu irmoarekin irten ziren Euskal Herritik.

Bizkaia Talenteko gerentea den Iván Jiménezen arabera, konferentzia honek balio izango du “parte hartzaileek ikasteko, besteak beste, gure herrialdeko egungo eta etorkizuneko egoera sozioekonomiko, zientifiko eta teknologikoaren inguruan ”.

ULMAren aldetik, Taldeko ordezkariak eta ULMA Packaging eta ULMA Handling Systems negozioetako ordezkariak joango dira.

ULMA Taldetik espero da konferentzia aukeraz betetako gunea izatea, bai profesionalentzat eta baita enpresentzat ere.

Aurkezpen bideo labur bat duzue hemen: