Arte taupadak ULMA Taldearen bihotzean

ULMA Taldeak bere egoitzaren harrera-lekua egokitu du bokazio artistikoa duten bazkideei eta langileei, horiek euren arte-lanak bertan erakuts ditzaten.

Ekimena Oñatiko paisaien edertasuna irudikatzen duen Natxo Santosen argazki-erakusketarekin hasi da.

Paisaiaren isiltasunak, naturaren lasaitasunak eta arkitekturaren elkarrizketa mutuak osatzen dituzte ULMA Fundazioak sustaturiko ekimenaren lehen konpasak, zaletasun artistikoak dituzten taldeko langile-bazkideek beren lanak ezagutzera eman ditzaten. Proiektuaren helburua da ULMA Taldearen Oñatiko egoitza zentraleko harrera-lekua publikoari zuzendutako erakusketa gune bat bilakatzea eta erakundeko langileek euren irudimena bertan askatzea. Espazio horrek taldeko zortzi negozioetako langileei beren lankideen lanak ezagutzeko aukera emango die, baina baita gainerako publikoari ere.

Ekimena Natxo Santosen kartoi-lumazko 20 argazkiren erakusketarekin hasi da. Natxo Santos ULMA Constructioneko enkofratuen lerroko langilea da eta argazkilaritzarekiko izugarrizko zaletasuna du. Natxo Santosek Oñatiko txokoak islatzen dituen bat-bateko argazki multzo bat aurkeztu du, non herriko eraikinek ikuslearekin elkarrizketa bat ezartzen duten,  ur ispiluen islen edo egunsenti batek irudikatutako silueten bitartez.

ULMA Fundazioa Exposición Natxo Santos (3)

Artista herriko kaleetan zehar ibiltzen da irudi bila, baina baita herria inguratzen duten naturaren paisaietan zehar ere, eta narrazioaren haria osatzea lortzen du isiltasunaren bitartez ehunduz. Santos ekimenarekin oso gustura dago, ekimenak aukera paregabea eskaintzen duelako norberaren arte-lanak etxeko intimitatetik haratago ezagutzera emateko.

 “Nik uste dut proposamen bikaina dela, pertsona asko dagoelako gauza asko egiten dakiena, baina, bere arte-lanak erakusteko lekurik ez duena. “Enpresak gure lanak ezagutzera emateko bere instalazioak irekitzea aukera ona da”, dio Santosek.

 

Bere iritziz, ekimen hau pizgarri bat izango da zaletasun artistikoa duten beste langile-bazkide batzuek ere etorkizunean beren lanak erakuts ditzaten.

 

“Jendea bere lanak erakusteko aukera izan dezan zain dago. Horrelako ekimenengatik ez balitz, ez litzateke ikusiko”, pentsatzen du.

Ahalik eta ikusgarritasun handiena emateko, ULMA Fundazioak erakusketa hau bere langileei ez ezik, inguruko herrietara ere zabaldu du, nahi duen orok ikusteko aukera izan dezan. Ekimena ULMA Fundazioaren ekintzen baitakoa da, bere helburua garapen sozialari laguntzea izanik, ULMA Taldearen balio kooperatiboetan oinarrituta.

ULMA Fundazioa Exposición Natxo Santos (5)

Erakusketaren eragina nabaria da eta asko dira erakundearen egoitzara erakusketaren kalitateaz zuzenean gozatzera hurbiltzen ari direnak. Miguel Ángel Irizarrek, oñatiarrak eta erretiratuak, argazkilaritzarekiko grina handia du eta harritu egin da erakusketa honekin.

“Asko gustatzen zaizkit Natxoren argazkiak”. Apartekoa da eta usaimen ikaragarria du irudia zuzentzeko”, dio Irizarrek. Horretaz gain, Irizarrek dio ekimena aukera ona iruditzen zaiola ULMA Taldeko langileen arte-lanak ezagutzera emateko.

 

“ULMA bezalako enpresaren harrera-leku batean erakusketa bat jartzea ideia bikaina iruditzen zait. Bertatik pasatzen den edonork ikus dezake eta jende askok ikusteko aukera ematen du horrek”, baieztatzen du.

ULMA Fundazioa Exposición Natxo Santos (14)

ULMA Fundazioaren ekimen honekin jarraitzeko asmoa dago eta proiektuaren arduradunak erakundeko bazkide-langileekin harremanetan daude proiektuarekin bat egin dezaten. Taldeak urte osoan zehar du proiektua elikatzeko asmoa, ekimenean parte hartu nahi duten langile eta bazkideen lagin eta erakusketa berriekin,  eta hartara, arteari egiten dioten ekarpena Oñatirekin partekatuko da.