Arrabolen lehen eskaerak Kanadan

ULMA Conveyor Componentsek arrabolen hornidurarako akordioak itxi ditu potasa- eta harea bituminosoen bi meategirekin mineral kritikoetan liderra den herrialde horretan.

Kanada munduko meatze-merkatuko eragile handienetako bat bihurtu da. Egun 60 mineral eta metal desberdin baino gehiagoren ustiatzen ditu, eta ekoizpen eta esportazio ahalmen handia du. Hala ere, herrialde horretan jardutea ez da erraza. Muturreko baldintzez gain, potasa eta baliabide bituminosoak ustiatzeak espezializazio eta gaitasun tekniko handia eskatzen du.

Saskatchewan lurraldean, munduko potasaren % 70 ateratzen da. Lurpeko meatzeek hauts oso fina sortzen dute arrabolen obturazio-sistemarentzako arazo bihurtzen da . Hri dela eta, ingurune horretan instalatuko dituzte muturreko hauts-baldintzetan jarduteko gai diren ULMAren Medium Duty arrabolak.

Bestalde, ULMAk bigarren akordio bat itxi du Albertako harea bituminosoen meategi batean. Petrolio-harea horiek herrialdeko petrolio erreserben zati handi bat osatzen dute, eta datozen urteetan ekoizpena hazten jarraitzea aurreikusten da. Material honen izaera urratzaile eta likatsuak uhal garraiatzaileentzako erronka handia da. Horregatik, ULMA Conveyor Components aukeratu dute, baldintza horietan arrabol fidagarriak eskaintzeko gai den hornitzaile bakanetako bat baita.